Jon Santacana:
26-martxo-2014

Jon Santacana: "Ehuneko ehunean egon izan banintz, Sotxikoak nire bizitzako Jokoak izango ziratekeen"

Etxera itzuli da eskiatzaile donostiarra Sotxin bi domina eta bi diploma eskuratu eta gero

Donostia, 2014ko martxoaren 26a. B2 mailako ikusmen-urritasuna duen Jon Santacana eskiatzaile donostiarra etxea da jada azken Paralinpiar Jokoetan sekulako arrakasta lortu eta gero. Hedabideen aurrean agertu da gaur Donostian, Sotxin lortutako bi domina eta bi diplomen inguruko bizipenak taularatzeko.
Aurreko irailean hautsi zuen Jonek orpazurda Australian entrenatzen ari zela. Hala ere bost hilabetetan Sotxin egon ahal izateko osatzeaz gain emaitza paregabea lortu du bertan bere gida Miguel Galindorekin batera: urrezko domina Jaitsieran, plata Slalomean eta bi laugarren postu (diploma olinpiarra) Erraldoian eta Super Erraldoian.

Santacanak gaurko agerraldian adierazi duenez “lesioarengatik izan ez balitz ziur nago Sotxikoak nire bizitzako Jokoak izango ziratekeela nire momenturik onenean nengoelako kirol aldetik, fisiko aldetik eta pilatutako esperientziaren aldetik. Lortutako laugarren postuak dominak izan zitezkeen baina kirolean, bizitzan bezala, gauzak ez dira ateratzen beti nahi bezala”. Errekuperazio goiztiarrak eskatu dion esfortzu ikaragarria jarri du mahai gainean donostiarrak: “Nire gurasoak izan ezik inork gutxik daki fisikoki eta mentalki nola sufritu dudan, zortzi edo bederatzi orduko errehabilitazio sesioak eta askotan beste bi ordu ohean etzanda makina bati konektatuta”

Palmares onenetarikoa duen euskal kirolari paralinpiarraren hitzetan “ Jokoetara iristea posible zela uste nuen, kontrakoa pentsatu izan banu aspaldi etsita egongo nintzateke. Hala ere jende askok kanpoan utzi gintuen hasieratik eta bertara heldu eta lehendabiziko proba erreginean irabaztea zinestezina izan zen”. Bere ustetan arrakastaran gakoa Miguel Galindo bere gidarekin duen elkar ulertzean dago: “Elkarrekin daramazkigun 12 urteak nabaritzen dira eta otsailean jokatu zen Munduko Kopan ikusi genuen dominetatik gertu egon gintezkeela”.

Etorkizunari begira Santacanak dioenez “Niretzat Joku hauek ezer baino gehiago gogorrak izan dira, orain atseden hartzea komeni zait, fisikoki eta mentalki. Lehiatzen jarraitzea nahiko nuke eta uste dut badaukadala aukera Koreako Paralnpiar Jokoetara iristeko baina urte asko daramatzat esfortzu honekin eta bada garaia hori ere mahai gainean jartzeko”.

Laugarren hitzordu paralinpiarra izan da gipuzkoarrarentzat, Salt Lake City (2002), Turin (2006) eta Vancouverrekoaren (2010) ondoren. Guztira 8 domina poltsikoratu ditu Paralinpiar Jokoetan, hiru 2002an, beste horrenbeste 2010ean eta azken biak Sotxi 2014an. Bere kirol ibilbidean urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak erdietsi ditu Munduko Kopatan, Munduko Txapelketan eta Europakoetan. 2012/2013 denboraldian sasoi oparoenetarikoa bizi izan zuten Jonek eta Miguel Galindo bere gidak. Elkarrekin lortu zituzten hiru urrezko domina Munduko Txapelketan, Munduko Kopako sailkapen nagusia eta Europako Kopa.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago