John Cabang hesi lasterkariari eskainitako atalak 'BAT To Paris' telesaila itxiko du
04-uztaila-2024

John Cabang hesi lasterkariari eskainitako atalak 'BAT To Paris' telesaila itxiko du

John Cabang

Dokumental bilduma osatzen duten 10 atalak igande goizetan eskaini dira ETB1eko ‘Helmuga’ saioan (11:20)

Aste honetan Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ telesailak John Cabang atletaren hastapenak eta eboluzioa bilduko ditu ‘Norbere buruan sinesteko unea’ izeneko emanaldian.

Hesi lasterkariak hasiera zailak izan zituen, Irurako familia batera iritsi zen arte. Euskadin hezi da eta euskaldun sentitzen da, nahiz eta nazioartean lehiatzeko orduan Filipinekin arituko den, bere sustrai biologikoen deiari erreparatuta. Bere familiak atletismoan egin duen bidean sostengua eman dio, kirol horretan lagun baten urratsak jarraituz hasi zenetik.

2019an zalantza eragin zion zulo edo txakalaldi txiki bat gaindituta, Cabangek indar handiagoz itzuli behar zuela erabaki zuen, eta 2020tik hona bilakaera harrigarria izan du. Martin de la Fuente entrenatzailearen esanetan, bera da bere kritikari nagusia, oso atleta perfekzionista delako; ez du xehetasunik leuntzeke. Euskadiko atletismoko aditu handienetako batek, Ramón Cidek, dioenez, bere balizko gabezia fisikoak felino edo katu izaera ikaragarriarekin ordezkatzen ditu, eta oraindik ibilbide luzea duen goranzko dinamika batean dago, kirolik zorrotzenetako batean.

John bera da bere buruari exijentzia gehien ezartzen dion pertsona. Bere erronka lesioei eta porrotari beldurra galtzea da, bere ametsak benetako helburu bihurtzea eta beste bat dela sentitzen jarraitzea, elitearen parte dela; azken batean, bere buruarengan sinesteko unea iristen zaio.

‘BAT To Paris’
2024ko Pariseko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan lehiatzeko borrokatu diren euskal kirolarien ahalegina Euskal Telebistan apirileko azken asteburutik aurrera astero eskaini diren erreportajeetan islatzen da. ‘BAT to Paris’ek, ‘BAT To Rio’‘BAT To Pyeongchang’‘BAT To Tokio’ eta ‘BAT To Beijing’ programen lekukoa hartu du, aipatutako saioek aurreko udako eta neguko hitzordu olinpiko eta paralinpikoetan parte hartu zuten euskal kirolariak aurkeztu baitzituzten, antzeko formularekin.

Erreportaje sorta honek ikus-entzunezko istorio handien osagaiak bildu ditu, kirolarien ametsak, erronkak eta gainditzeko irrikak kontatuta. Programak pertsonen profil hori du ardatz, ikuslea haien borrokan eta asmoetan inplikatzeko helburuarekin.

‘BAT to Paris’Korima Films ekoiztetxeak egina, astero eskaini da pantaila txikian, igandeetan, ETB1eko ‘Helmuga’ saioaren barruan. Saio bakoitzak 10 minutu inguruko erreportaje bat du. Beraz, Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak gertatu baino aste batzuk lehenago, ikus-entzuleek Parisko hirian lehiatzeko sailkapena lortzeko borrokan aritu izan diren euskal kirolarien zati handi bat ezagutzeko aukera izan dute.

Programak irudi ikusgarriak eta ikus-entzunezko baliabide modernoenen erabilera barne hartzen ditu.

Basque Team Fundazioa
Fundazioa 2007an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak. Hasieran bezala, BASQUE TEAMen helburua baliabide ekonomikoak eta era guztietako zerbitzuak (medikoak, teknikoak, psikologikoak, komunikaziokoak, laneratzekoak eta ikasketen arlokoak…) ematea da, profesionalak ez diren euskal kirolariei, haien parte-hartzea errazteko eta nazioarteko lehiaketarik gorenetan bikaintasun-emaitzak lortzeko.

Honekin lotutako berriak

11-abuztu-2024

Majida Maayouf Basque Teameko atletak 17. postuan amaitu du Parisko Jokoetako maratoia

Informazio gehiago
08-uztaila-2024

BAT TO PARIS

Informazio gehiago
15-otsaila-2024

Teresa Errandoneak, Basque Teamek bekatutako atletak, agur esan dio goi mailako lehiari

Informazio gehiago
03-abendua-2023

Majida Maayoufek Espainiako errekorra ia bost minututan hobetu du Valentziako maratoian 

Informazio gehiago
25-ekaina-2023

Carlos Tobalina Basque Teameko pisu jaurtitzaileak Poloniako Europako Jokoetan distira egin du bosgarren postua bereganatuta 

Informazio gehiago
24-ekaina-2023

Teresa Errandonea Basque Teameko atleta ondo aritu da Poloniako Europako Jokoetako 100 metroko hesi-lasterketan seigarren bukatuta

Informazio gehiago