Jaime Romerok hamaseigarren amaitu du jazarpen proba Municheko Europako Txapelketan
Jaime RomeroJaime Romero Basque Teameko txirrindulariak ez du banakako jazarpen probako sailkapen-txanda gainditu Municheko Europako Txapelketan.
Astigarragako txirrindulariak 16. postuan amaitu du, 4:26.499ko denborarekin. Jardun hobearen bila irten da pistara, baina Munichera joandako komunikazio taldeari proba amaitu ondoren esan dionez, onartu behar da gainerako herrialdeak urteetara daudela, eta maila horretara iristeko lanean jarraitu behar dela.
Romero nahiko ondo atera da, baina gero, azeleratzean, bere denboraren azpitik sartu da eta azken sei itzulietan proba joan zaio.
Hala ere, Jaime Romerok Europako txapelketan parte hartu izanaren balorazio positiboa egin du. Taldekako zein banakako jazarpen-probak ikasten jarraitzeko balio izan diote, eta bigarrenean, gainera, orain arteko denborarik onena lortu du. Une honetan, onenak nahiko urrun daude, baina Jaimek uste du lanarekin errendimendu hobea lor dezakeela.
Txapelketa honetan parte hartu ondoren, Romeroren hurrengo helburuak Espainiako txapelketa eta urriko Munduko Txapelketa izango dira.