Irati Idiakezek bi zilar lortuta bukatu du Lillehammerreko Munduko txapelketa
21-urtarrila-2022

Irati Idiakezek bi zilar lortuta bukatu du Lillehammerreko Munduko txapelketa

Basque Teameko bikaintasun proiektuko kideak bigarren metal preziatuena eraman zuen banked slalom proban eta gaur snowboardcrossean emaitza errepikatu du

Irati Idiakezek, Kirol Egokituaren Euskal Federazioak eta Basque Team Fundazioak abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, bere arrastoa utzi du gaur berriro Hafjell mendialdean. Gipuzkoarra bigarrenez igo da podiumeko bigarren tiraderara Norvegiako Lillehammer hirian jokatzen ari den Elurrezko Kiroletarako Munduko Txapelketan.

Gaur borroka gogorra izan du Monika Kotzianirekin, baina azkenean SB-UL (desgaitasuna goiko gorputz-adarretan) kategorian poloniarrak gainditu du , bi snowboarder izan dituen lehian.

Joan den ostiralean, 25 urteko Getariako kirolariak erakutsi zuen bere anbizioa eta progresioa SB-UL klasean podiumeko bigarren tokira igotzeko banked slalom diziplinan (kurba elkarlotuak, dubbiak eta peralteak dituen trazadura zorrotz batean zehar ateak saihestu behar dituzte). Finalean erorikoa izan zuen, baina bigarren izateko proba osatu ahal izan zuen, Monika Aleksandra Kotzian poloniarrak bakarrik gainditu zuelarik.

Iratik zirkulazio-istripua izan zuen Txilen duela bost urte, eta eskuineko besoan anputazio bat izan zuen. Orduan eman zituen lehen urratsak snowboardean. Denboraldi pare bat besterik ez darama bere taularekin irristatzen eta bere potentziala zein izan daitekeen erakusten hasi da. Norvegiako Lillehammer hiriko Munduko Txapelketan lortutako zilarrezko bi dominekin Irati Idiakezek hurrengo hitzordu handietarako hautagaia izan daitekeela baieztatu du. Manel Maestre entrenatzaileak gidatuta Arango Haraneko Neguko Kirol Egokituaren Zentroan (CDIA), Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak bultzatutako bikaintasun proiektuak finantzatuta, Idiakezek bere errendimendu ona baieztatu du hitzordu honetan. Irati bigarren rider da estatu mailan munduko txapelketa batean domina lortzen, Astrid Fina kataluniarrak 2019ko Pyhän (Finlandia) brontzea lortu ondoren.

Munduko txapelketako dominez gain, Iratik hiru metal pilatu ditu denboraldi honetan Munduko Kopan: zilarra Landgraafen (Holanda) eta Pyhän (Finlandia), eta urrea Hochfügenen (Austria).

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago