Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek beste brontze batekin itxi dute Madeirako Europako Txapelketa
Iñigo LlopisBasque Teameko igerilariak podiumeko hirugarren tokira igo dira 4×100 libreetan
Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek egunotan Madeiran jokatu den igeriketa egokituko Europako Txapelketan erakutsi dute nazioarteko izarren artean daudela eta udako Joko Paralinpikoetan dominaren bat irabazteko faboritoetakoen kiniela guztietan kokatuta daudela.
Jokoetarako txartela poltsikoan zutela, gipuzkoarrek ekitaldia aprobetxatu dute momentuko gainerako igerilari arrakastatsuekin duten lehiakortasuna neurtzeko eta hitzordu handirako prestatzeko azken xehetasunak emateko. Beste behin ere, beren helburuak lortzeko oso bide onetik doazela egiaztatu ahal izan da.
Europako Txapelketako azken jardunaldian 4×100 txanda mistoan parte hartu dute Ariel Schrenck eta Sarai Gasconekin batera, eta 4:11.87ko denbora egin ondoren, brontzea bereganatu dute. Italiak eta Frantziak baino ez dituzte gainditu.
Iñigo Llopis, 2021eko Tokioko Jokoetan dominaduna, Europako Txapelketatik etxera itzuliko da lau dominarekin: urre bat eta hiru brontze. Urrea bizkar estiloko 100 metrokoan iritsi zen, lehen brontzea tximeleta estiloko 100 metroko lasterketan eta azken biak errelebo-probetan, 4×100 estiloetan eta 4×100 estilo librean.
Nahia Zudairek, bestalde, Tokioko Jokoetan ere parte hartu zunak eta bi diploma paralinpiko dituenak, hiru domina lortu ditu kontinenteko txapelketan: zilar bat eta brontze bi. Zilarra estilo libreko 400 metrokoan lortu zuen, bular erako 100 metroetako lasterketan lehen brontzea eta aipatutako atzoko erreleboko brontzearekin itxi zuen bere parte-hartzea lehiaketan.