Iñigo Llopisek Tokiorako txartela ziurtatu du
21-otsaila-2021

Iñigo Llopisek Tokiorako txartela ziurtatu du

Iñigo Llopis

Basque Teameko bekaduna den Iñigo Llopis igerilariak abuztuaren 24an hasiko diren Tokioko Paralinpiar Jokoetan parte hartuko duela ziurtatu du, berriz ere gutxieneko marka eginda, oraingoan Bartzelona Hiria Nazioarteko Sariaren 100 metroko bizkar estiloan.

Desgaitasuna duten Pertsonen Kataluniako Kirol Federazioen eta Bartzelonako NZren laguntzarekin, Garun Paralisia duten Pertsonen Kataluniako Kirol Federazioak antolatutako txapelketa inklusibo honetan igerilari paralinpiarrak ezintasunik gabeko aurkarien kontra aritzen dira. Lehiaketa lau saiotan banatuta dago, bi larunbatean eta bi igandean. Proba bakoitzean sailkapen eta final serieak jokatzen dira. Finaletan, zortzi igerilari onenak sartzen dira, ezintasunekin edo gabe, serieetan lortu dituzten FINA puntuazioen edo desgaitasun anitzen arabera, eta sistema hau bera erabiltzen da irabazleak zehazteko.

Gaur goizean, Iñigo Llopisek B mailako gutxieneko marka lortu du S8 kategoriako 100 metroko bizkar estiloko seriean, A markatik hamarren bakarrera amaituta, 1:09.37 denborarekin. Donostiarrak aurten B marka baino ez zuen lortu behar Japoniarako txartela ziurtatzeko, Jokoak atzeratu aurretik A marka lortu baitzuen; hain zuzen ere, 2020ko otsailaren 8an gertatu zen hori Palma Hiria Irekian.

Japoniakoak Llopisen bigarren jokoak izango dira. Madeiran (Portugal) jokatutako Europako Txapelketan ondo aritu ondoren, Rio 2016rako txartela lortzeko ehunen gutxi falta izan zitzaizkion, baina Errusiari jarritako zigorrak bere lehen Joko Paralinpikoetako atea ireki zion. Rio de Janeiron estilo libreko 100 eta 50 metroko probak jokatu zituen, baita 200 metro estilokoak ere.

Bestalde, Nahia Zudairek, Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak abian jarritako bikaintasun-proiektuaren kideak, Tokion lehiatzeko beste urrats bat eman du Bartzelona Hiria Nazioarteko Sari honetan. Gipuzkoako gazteak gutxieneko B marka egin zuen atzo S8ko estilo libreko 400 metrokoan, 5:06:21eko denborarekin. Lortutako B markak aukera emango dio Japoniako hitzorduan lehiatzeko, gutxieneko A markekin bete gabeko plazak geratzen badira.

Bukatzeko, bikaintasun-proiektuko kide den Iker Aizpuru gaztea S10 modalitatean Europako txapelketarako gutxieneko marka lortzen saiatu da. Lortu ez duen arren, azpimarratu behar da 16 urterekin bilakaera ona izan duela 100 metroko bular-igeriketan eta tximeleta erako 50 eta 200 metrokoetan.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago