Iñaki Lejarreta Munduko Kopan.
Munduko Kopako bigarren saioan 17. amaitu zuen Iñaki Lejarretak Alemanian.
Berriztarrak proba orekatua burutu zuen Offenburgeko (Alemania) zirkuituan eta atzetik aurrera eginez 17. postuan amaitu zuen. Egin beharreko lana 41.8 km-ko ibilbidea betetzea zen eta Lejarretak eta Ruzafa taldekideak oso atzean ekin zioten probari. Lasterketak aurrera egin ahala Julian Absalon frantziarrak erabateko nagusitasuna erakutsi zuen, arerio guztiak mendean hartuz helmugan. 1:49:26ko denbora behar izan zuen frantziarrak, Wolfram Kurschat eta Jean-Cristophe Percuden aurretik. Azkenik 4 minutu eta 14 segundo galdu zituen bizkaitarrak helmugan eta gaurtik aurrera Munduko Kopako hirugarren proba prestatzeari ekingo dio, maiatzaren 3an Houffalizen (Belgika) jokatuko dena.