Iker Sastre eta Ander Cepas mahai-teniseko jokalariengana hurbilduko gaitu 'BAT To Paris' saioaren zazpigarren atalak
13-ekaina-2024

Iker Sastre eta Ander Cepas mahai-teniseko jokalariengana hurbilduko gaitu 'BAT To Paris' saioaren zazpigarren atalak

Ander Cepas

Dokumental saila osatzen duten 10 kapituluak igande goizetan eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ programan (11:30)

Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ dokumental serieak Iker Sastre eta Ander Cepas mahai-tenis egokituko jokalariak izango ditu protagonista Abiapuntu ezberdinak, helburu berdina’ izeneko atalean.

Lehen begiratuan badirudi Ikerrek eta Anderrek ez dutela zerikusirik. Sastre mahai-tenisa praktikatzen hasi zen, surfa egiten ari zela istripu batek muineko lesio bat eragin ondoren. Anderri, aldiz, jaiotzatik datorkio desgaitasuna. Gipuzkoarrak Ikerrek baino gazteago eman zituen lehen urratsak diziplina honetan. Belaunaldi desberdinetakoak dira eta hasiera ezberdina izan dute kirol honetan, baina badituzte gauza komunak ere, itsasoarekiko maitasuna adibidez; Ikerren kasuan bere bizitza baldintzatu du nolabait, eta Anderren kasuan betidanik egon da berari lotuta, bere jaioterrian, Donostian. Helburu berak ere batzen ditu: nazioarteko mailan mahai-tenis egokituaren eliteari eustea eta Pariseko Jokoetan podiumera igotzea.

Iker Rio de Janeiroko Jokoetarako sailkatzeko zorian egon zen 2016an, baina azkenean ez zuen lortu. Tokiokoetan, berriz, diploma bat lortu zuen binakako txapelketan. Munduko eta Europako txapelketetan eta Munduko Kopetan eskarmentu handia eta dominak ditu Sastrek, eta bere palmaresa Jokoetako metal batekin osatu nahi du. Anderrek, bere aldetik, bere estreinako Joko Paralinpikoez gozatuko du Frantziako hitzorduan. Azken bi urteetan progresio harrigarria izan ondoren, loria erdiesteko faboritoetako bat da. 

‘BAT To Paris’
2024ko Pariseko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan lehiatzeko borrokatu diren euskal kirolarien ahalegina Euskal Telebistan apirileko azken asteburutik aurrera astero eskaintzen diren erreportajeetan islatzen da. ‘BAT to Paris’ek, ‘BAT To Rio’‘BAT To Pyeongchang’‘BAT To Tokio’ eta ‘BAT To Beijing’ programen lekukoa hartu du, aipatutako saioek aurreko udako eta neguko hitzordu olinpiko eta paralinpikoetan parte hartu zuten euskal kirolariak aurkeztu baitzituzten, antzeko formularekin.

Erreportaje sorta honek ikus-entzunezko istorio handien osagaiak biltzen ditu, kirolarien ametsak, erronkak eta gainditzeko irrikak kontatuta. Programak pertsonen profil hori du ardatz, ikuslea haien borrokan eta asmoetan inplikatzeko helburuarekin.

‘BAT to Paris’Korima Films ekoiztetxeak egina, astero eskaintzen da pantaila txikian, igandeetan, ETB1eko ‘Helmuga’ saioaren barruan. Saio bakoitzak 10 minutu inguruko erreportaje bat du. Beraz, Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak gertatu baino aste batzuk lehenago, ikus-entzuleek Parisko hirian lehiatzeko sailkapena lortzeko borrokan aritu izan diren euskal kirolarien zati handi bat ezagutzeko aukera dute.

Programak irudi ikusgarriak eta ikus-entzunezko baliabide modernoenen erabilera barne hartzen ditu.

Basque Team Fundazioa
Fundazioa 2007an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak. Hasieran bezala, BASQUE TEAMen helburua baliabide ekonomikoak eta era guztietako zerbitzuak (medikoak, teknikoak, psikologikoak, komunikaziokoak, laneratzekoak eta ikasketen arlokoak…) ematea da, profesionalak ez diren euskal kirolariei, haien parte-hartzea errazteko eta nazioarteko lehiaketarik gorenetan bikaintasun-emaitzak lortzeko.

Honekin lotutako berriak

21-martxo-2026

Ancer Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak urrea eta zilarra sinatu ditu Lignanoko Para Challengerrean

Informazio gehiago
14-martxo-2026

Domina zaparrada Basque Teameko mahai teniseko jokalarientzat Wladyslawowoko TTF World Para Challengerrean

Informazio gehiago
10-abendua-2025

Basque Teamek bat egin du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin 

Informazio gehiago
26-azaroa-2025

Ander Cepas eta Iker Sastre, Basque Teameko beka duten mahai-teniseko jokalariak, Europako txapeldunorde

Informazio gehiago
29-martxo-2025

Basque Teameko kirolariek hiru dominarekin itxi dute mahai-tenis egokituko Poloniako Challengerra

Informazio gehiago
07-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzea lortu du banakako txapelketan, nahiz eta ezin izan den finalean sartu

Informazio gehiago