Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua selekzioarekin deituta Riorako zazpiko errugbian
Jose Ignacio ‘Tiki’ Inchaustik ezagutzera eman du zazpiko errugbiko gizonezkoen selekzioa osatuko dutenen zerrenda. Horren barruan daude Basque Teameko Ignacio Martin, Pablo Feijoo eta Igor Genua.
Selekzioak indarrak neurtuko ditu Hegoafrikarekin, Australiarekin (biak abuztuaren 9an) eta Frantziarekin (abuztuaren 10ean). Euren asmoa gitxienez partida bat irabaztea litzateke. Horrela, final laurdenetan sartuko lirateke hirugarren postuetako bi oneen arteko bat izanda. Formato honetan hiru multzo daude eta lau herrialde multzo bakoitzean.
Selekzioaren zerrenda jokalari hauek osatzen dute: Iggy Martín, Matías Tudela, Iñaki Villanueva, Pablo Feijoo, Ángel López, Paco Hernández, Marcos Poggi, César Sempere, Igor Genua, Joan Losada, Pol Plá eta Javier Carrión. Ordezko moduan Pablo Fontes eta Víctor Sánchez.