21-abuztu-2019
Higinio Riverori elkarrizketa Munduko txapelketako VL2-200 metrokoan finalerdira igaro ondoren
Higinio Riverok pistako piraguismoko Szegedeko Munduko txapelketako finalerdietarako pasea erdietsi du KL2-200 metroko proban baina zoritxarrez, horretan zazpigarren izan da eta ez da finalerako sailkatu. Arratsaldean, dena den, arantzatxoa atera du bere proba kuttunean, VL2-200 metrokoan. Sentsazio oso onak izan ditu eta hirugarren bukatuta bere txandan, finalerdietara igaro da. Finalerdia bihar goizean izango du bizkaitarrak eta dena ondo joanez gero, finala arratsaldean.