19-urria-2010
Euskal Olinpismoak jasoko du bihar 2010EKO EUSKADI KIROL SARIA Faduran egingo den ekitaldian
Patxi Lopez Lehendakariak eta Jaime Lissavetzky Kirol Estatu-idazkaria izango dira bertan
2010EKO EUSKADI KIROL SARIA ekitaldiak kirol mundu, enpresa eta gizartearen ordezkaritza zabala bilduko du asteazken gauean, Olinpiar Jokoetako edozein ediziotan parte hartu duten euskal kirolari guztiak omentzeko asmoz. Olinpismoaren aro modernoan, Euskal Autonomi Erkidegoak 250 kirolari baino gehiago eraman ditu bakarkako nahiz taldekako probetara. Guztira 42 kirolarik irabazi dute dominaren bat, urrezko 5, zilarrezko 7 eta brontzezko 6.
DATA: ASTEAZKENA, 2010EKO URRIAK 20
ORDUA: 19,00etan (PRENTSARI AKREDITAZIOEN BANAKETA)
LEKUA: FADURAko Hobekuntza Teknikorako Zentrua. Makaletako etorbidea, z/g GETXO