EUNATE AGUIRRE: “HARRO SENTIARAZTEN NAUEN IBILBIDE LUZEA IZAN DA BAINA NEKATUTA NAGO MENTALKI ETA BIZITZA NORMAL BAT HASI NAHI DUT, GOI MAILAKO LEHIAKETAK DITUEN ESKAKIZUNIK GABE”
21-urtarrila-2014

EUNATE AGUIRRE: “HARRO SENTIARAZTEN NAUEN IBILBIDE LUZEA IZAN DA BAINA NEKATUTA NAGO MENTALKI ETA BIZITZA NORMAL BAT HASI NAHI DUT, GOI MAILAKO LEHIAKETAK DITUEN ESKAKIZUNIK GABE”

Eunate Aguirre euskal bodyboarder-ak, 2011an Munduko txapelduna izandakoak, agur esan dio bere kirol-lehiaketari 2008tik bere baitan hartu duen Basque Team fundazioaren egoitzan egindako agerraldian. Euskal Kirolaren historian Munduko txapelduna izan den bakarrenetarikoa dugu sopeloztarra eta lehiaketari agur esango dio kirol lorpen ikaragarriarekin, zazpi aldiz izan da munduko lehen bost onenen artean, eta birritan eskuratu ditu Europako txapelketak junior naiz senior mailan.

Eunatek gaurko agerraldian azaldu duenez “lehiaketak asko eskatzen du, 100%ean egotea fisikoki eta mentalki eta hainbat urtetan martxa horretan aritu ondoren koska bat behera egin dudala nabaritu dut. Horrez gain geroz eta zailagoa da babesletza pribatua lortzea eta azken bi urteetako emaitzak, bigarren eta hamabigarren urrenez urren,  ez dira nahikoa izan niretzat eta irakurri beharreko seinale bat zela iruditu zait”

Agur esaterakoan Munduko txapeldunak gaineratu du “pozik eta harro uzten dut lehiaketa, etxera oso titulu garrantzitsua ekarri dudadalako eta horrek sentiarazten nauelako harro. Nire ibilbideari amaiera emateko modu bikaina eman diot amets bat gauzatzea lortu dudalako eta zoriontsu sentitzen naiz alde horretatik.  “Kirolari bezala fase guztietatik pasa beharra dago eta gehiago ikasten da porrotetatik garaipenetatik baino” aipatu du bizkaitarrak eta era berean 2011an lortutako garaipena nabarmendu du lorpen handiena bezala: “Titulua lortzeko zorian nenbilen eta garaipen handia izan zen, oroitzapen eder asko utzi zizkidan, uretatik ateratzerakoan barrutik atera zitzaidan garrasia eta pilatuta neukan energia guztia kanporatu nuen”.

Eskerrak ematerakoan “orduak eman ditzaket hemen lagundu didan jendeari eskerrak emanez baina Basque Team-i buruz aipamen berezia egin nahi dut kirolari profesionala sentiarazi nauelako, eta nire emaitzarik onenak Fundazioan sartu eta gero heldu ziren” .

Etorkizunari begira Eunateren hitzetan “ez dut plan zehatzik orain, atseden hartu nahi dut, bizitza normala egin, bidaiak alde batera utzi eta lasai hartu. Egoera patxadaz aztertu nahi dut eta etorkizunerako prestatu. Txikitatik egiten nuena  bazterrean geratuko da jada eta horrek aldaketa sakona ekarriko du nire bizitzan, alde batetik tristea da baina aro berriari ilusioarekin ekingo diot”

Eunate Aguirre (Bilbo, 1982-5-24) Sopelan bizi da eta bertan hasi zen olatuak harrapatzen 11 urte zituela. Lehen txapelketa 1995ean eskuartu zuen eta hortik aurrera mundu mailako onenen parte lehiatu da beti. 1998 eta 2000. urtetan Europako txapelketa lortu zuen junior mailan eta 2005etik aurrera mailarik gorenean aritu da, urte horretan bertan laugarren postua erdietsiz. 2006an 5. postuan amaitu zuen IBA Tour zirkuitoa eta hurrengo urtean 8. izan zen eta horrekin batera Europako txapeldun bilakatuz. Urte bat geroago berriz ere laugarren sailkatu zen zirkuiturik garrantzitsuenean eta Europako txapela berriz ere eskuratzea lortu zuen. Hortik aurrera bodyboarderreko elitera jauzia egin zuen bizkaitarrak eta IBA Tour zirkuituan bigarren postua lortu zuen 2009an, 5.405 puntu pilatuz txapelketan zehar eta Neymara Carvallo irabazlearengandik 15 puntura baino ez.

2010ean bigarren postua errepikatu eta gero 2011ko abenduan Munduko txapelduna bilakatu zen Azoreetan, bere inoizko emaitzarik aipagarriena lortuz. 2012an ezin izan zuen garaipena eskuratu beste behin eta hirugarren postuarekin amaitu zuen urtea. Iaz amaitutako zirkuituan, 2013an, 11. sailkatu zen. Bere kirol-ibilbidean IBA World Tour zirkuituko hainbat probatan nagusitu da, besteak beste Portugalgo Sinntran, Venezuelako Isla Margaritan edota Kanariar Uharteetako El Confital proban. 2007an Eusko Jaurlaritzaren Kirol Saria jaso zuen, bizkaiko kirolari onenarena 2011an eta urte berean Sabino Arana Fundazioaren saria.

Bodyboard-a Hawain 60ko hamarkadan jaiotako muturreko kirola da, taula txiki eta malgu bat erabilita olatuak harrapatzea eskatzen zaio kirolariari hegatsak erabiliz eta uretan piruetak eginez abiadura handian. Munduko lehendabiziko txapelketa 1982an egin zen.

Basque Team

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.



Argazkiak

Eunate Aguirre con Jon Redondo, Director de Deportes del Gobierno vasco

Eunate Aguirre

Eunate Aguirre



Honekin lotutako berriak

20-azaroa-2015

PATXI PEULA GASTEIZTARRAREN PRENTSA AGERRALDIA, ARGENTINAN JOKATU DEN ABIADURAZKO PATINAJEKO MUNDUKO TXAPELKETAN URREZKO, ZILARRREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINA BANA ESKURATU ETA GERO

Informazio gehiago
15-iraila-2015

BASQUE TEAM-EKO ULTRA LASTERKARIAK ASIER CUEVAS 100 KILOMETROTAKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELUNORDE HERBEHERETAN

Informazio gehiago
10-iraila-2015

MAIDER UNDA GAUR GAUEN ARITUKO DA MUNDUKO TXAPELKETAN, LAS VEGASEN. OLINPIAR JOKOETARAKO SAILKATZEKO AUKERA DU, HIRUGARRENEZ LORTU NAHI DU HOR

Informazio gehiago
11-abuztu-2015

“DOMINA IRABAZLEEN ARTEAN EGOTEA DA RIO-RAKO DUDAN HELBURUA”, ESAN DU PABLO CARRERAK, GAUR GOIZEAN AZERBAIANEN DOITASUN TIROAN JJOO-ETARAKO PASAPORTEA LORTU ONDOREN

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

PRENTSAURREKO DEIALDIA: NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago