Ziortza Isasik eta Tania Calvok hamabosgarren eta hemeretzigarren amaitu dute, hurrenez hurren, Municheko Europako Txapelketaren banakako jazarpena
Ziortza Isasi eta Tania Calvo Basque Teameko txirrindulariek ezin izan dute sailkapena gainditu Munichen jokatzen ari diren Europako txapelketetako banakako jazarpen proban.
Tania Calvok oraindik ez ditu aurkitu txapelketan hainbeste desiratutako sentsazio horiek, eta sailkapeneko azken postuan geratu da, 3:45.638 denborarekin. Taniak ere ez zuen oso pozik bukatu taldekako jazarpen probako parte hartzearekin, eta are gutxiago scratch probakoarekin.
Ziortza Isasi, berriz, penatuta agertu da 40ko langatik jaitsi ezin izan duelako, baina, aldi berean, proba honetako emaitzarekin pozik dagoela esan du. Elorrioko txirrindulariak 15. postuan bukatu du 3:40.473 denborarekin.
Ziortza denboraldi oso mardula egiten ari da. Pistan taldekako jazarpenean eta bakarkakoan lehiatzeaz gain, Isasik Europako txapelketa hauetako errepideko bi probetan ere parte hartuko du: lineako proban eta erlojupekoan.