Estibaliz Alvarez eta Sara Loidi Basque Teameko softbol jokalariek laugarren postuan bukatu dute Europako Txapelketa
13-iraila-2025

Estibaliz Alvarez eta Sara Loidi Basque Teameko softbol jokalariek laugarren postuan bukatu dute Europako Txapelketa

Sara Loidi

Estibaliz Alvarezek eta Sara Loidik, biak Basque Team Fundazioko bekadunak, kontinenteko laugarren postua lortu dute Pragan jokatutako Europako txapelketan, aurreko hiru edizioetan lortutako bosgarren postua hobetuz.

Txapelketak Europako softbolaren potentzia nagusiak bildu ditu eta Estatuko konbinatuaren hazkundea egiaztatzeko erakusleiho gisa balio izan du. Jokalari eskarmentudunen eta talentu handiko gazteen arteko plantilla orekatua izanik, selekzioak anbizioz eta aurrera pausoak ematen jarraitzeko asmoz ekingo dio erronkari, kirol hau 2028ko Los Angeleseko Jokoen programara itzultzeak markatutako ziklo olinpiko batean.

Espainiako selekzioan aipatutako Alvarezek eta Loidik, Maialen Pisonek eta teknikari gisa Patxi Arnal euskaldunek ere parte hartzen dute. Taldea X. multzoan kokatu zen txapelketaren lehen fasean, Txekiar Errepublika, Italia eta Alemania bezalako konbinatu indartsuen multzo berean.

Estreinako neurketa Txekiar Errepublikaren aurka izan zuten, txapelketako anfitrioiaren aurka, aurkariaren mailagatik (Europako laugarren sailkatua) eta etxekoen aldeko giroagatik oso partida zorrotza. Norgehiagoka txekiarren aldeko 6-1eko emaitzarekin bukatu zen.

Ondoren, Alvarez eta Loidiren taldeak multzoen fasean aurrera jarraitu zuen, eta Italiaren aurka neurtu zituen indarrak (titulua defendatze zuen eta potentzia kontinental handienetako bat da). 5-3 irabazi zion Italiari, eta asteartean, lehen faseko norgehiagoka garrantzitsuen fasea beste garaipen batekin itxi zuen, Alemaniaren kontra (egungo zortzigarren sailkatua), oraingoan 1-0. Sailkapenerako funtsezkoa izan zen partida. Hurrengo aurkaria Israel izan zen, eta arrakastatsu gertatu zen euskaldunen taldearentzat, 6-7 irabazita.

Multzo bakoitzeko selekzio onenak Super Roundera igaro ziren ondoren, sofbol kontinentaleko ekitaldirik handienean dominen bila joateko. Fase honetako lehen partida, ostegunean Frantziaren aurka jokatutakoa, oso gutxigatik galdu zuten, 1-0, eta atzo porrot ikaragarria jaso zuten Holandaren aurka, 0-11, baina egoera berbideratu zuten Britainia Handiari 6-5 gailenduta.

Gaur, berriz ere Britainia Handiaren aurka, hirugarren eta laugarren posturako norgehiagoka jokatu dute, eta ahalegin handia egin duten arren, 2-4 galdu dute. Nolanahi ere, RFEBSko teknikarien helburua zen 2024an lortutako bosgarren postua berrestea, emaitza hori taldearen ezaugarria baita merezimenduzko bosgarren postu hori lortu dutelako aurreko hiru edizioetan, eta xedea aise lortu da.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago