Crespok eta Olazabalek extremeko kanporaketak jokatuko dituzte Liptovskyko Europako Txapelketan
28-maiatza-2022

Crespok eta Olazabalek extremeko kanporaketak jokatuko dituzte Liptovskyko Europako Txapelketan

Miren Lazkano eta Olatz Arregui, aldiz, kanpoan geratu dira txanda kronometratuan

Joan Crespo eta Klara Olazabal dira, zalantzarik gabe, Eslovakiako Liptovsly Mikulas hirian jokatzen den txapelketa kontinentalean gehien nabarmentzen ari diren piraguistetako bi. Donostiarra finalerdietara iritsi da K1eko banakako txapelketan, nahiz eta bere sasoirik onenean ez egon aurreko otsailean Akilesen orpazurda hautsi zuelako. K1eko eslalom modalitatea da denboraldi honetako helburuetako bat, eta beste bat extremeko modalitate berria, 2024ko Pariseko Jokoetan olinpikoa izango dena. 2021ean Paueko Munduko Kopan urrezko domina eskuratu zuen horretan Crespok.

Gaur Joanek ere lan ona egin du extremeko serie kronometratuan, eta, ehuneko ehuneko errendimendua ez duen arren, bere fisikoa primeran egokitzen da diziplina berri hoentara. Modalitate berri hau oso ikusgarria da; arrapala batetik egiten den jauziarekin hasten da, hainbat erremonte eta eskimotaje bat barne hartzen dituelarik. Lehen jardunaldian palistak banaka jaisten dira, eta horrela ezartzen dira bigarren jardunaldirako lehen mozketak eta koadroaren ordena. Bigarren jardunaldi horretan, piraguistak launaka ateratzen dira, eta, beraz, modalitate berri honetan euren arteko talkak ohikoagoak izaten dira. Lehen jardunaldian Joanek 13. amaitu du 37.38ko denborarekin. 16 onenak kanporaketetara pasa dira, bihar final-laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko baitira.

Joan bezala, Klara Olazabal ondo ari da ur bizietako piraguismoko Europako txapelketa honetan. Irungoak proba denak jokatu ditu, bai banakako lehiaketan, bai taldekako edo patruilakako lehiaketan, eta, gainera, extremearekin ere ausartu da. Bihar goizean C1eko finalerdia jokatuko du eslalomean eta arratsaldean extremari egingo dio aurre, gaur erlojuaren aurkako txandan txartela lortuta. Klara Olazabalek 13. postuan bukatu du 42.58ko denborarekin.

Ez dute zorte bera izan Miren Lazkanok eta Olatz Arreguik. Mirenek lehen atea saltatu du du eta azken postuan, 34. Postuan, amaitu du. Olatz Arreguik, extreme probarekin egin du debuta Europako txapelketa honetan eta 26. postuan bukatu du 44.35eko denborarekin.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago