PRENTSAURREKOA: AITOR OROZAK, INOIZKO EUSKAL TXIRRINDULARI PARALINPIAR SARITUENAK, AGUR ESANGO DIO BERE KIROL IBILBIDEARI
Inoizko euskal txirrindulari paralinpiar sarituenak, Aitor Orozak, agur esango dio kirol lehiaketari BASQUE TEAM-ek Faduran (Getxon) duen egoitzan bihar egingo den ekitaldian. 38 urterekin erretiroa hartzea erabaki du bilbotarrak 16 urtez txirrindularitza egokituan aritu eta kirol lorpen zabala bildu ondoren.
Garun-paralisi zorrotzak jota Aitorrek 18 urte zituela ekin zion kirola egiteari eta 1999an, 23 urterekin, txirrindularitzan sartu zen bete-betean egokitutako trizikloa eramanez (T1 olinpiar maila). Hiru urte soilik behar izan zituen Orozak maila gorenera iristeko, Alemaniako Altenstadt hirian jokatutako Munduko txapelketan zilarrezko bi domina eskuratu baitzituen, errepideko eta erjojupeko probatan.
Bere azken lorpenak ere nabarmenak izan diren arren- urrezko bi domina (errepidean eta erlojupekoan) Kanadako 2013ko Munduko txapelketan – BASQUE TEAM-eko kirolariak ibilbide arrakastatsua burutu du urte hauetan; bi aldiz hartu du parte Paralinpiar Jokoetan (Beijing 2008 eta Londres 2012an), zazpi Munduko txapelketa eta europar txapelketa batean, estatuko hainbat txapelketatan eta horrez gain Munduko Kopako probatan.
11 urteko ibilbide oparo honetan Aitorrek bederatzi domina bildu ditu Mundialetan, zazpi europar txapelketetan, eta olinpiar diploma Beijing 2008an. Espainiako txapelketetan 28 domina eskuratu ditu.