Leire Olaberria faboritoen artean da gaur hasiko den munduko pista txapelketan
23-martxo-2011

Leire Olaberria faboritoen artean da gaur hasiko den munduko pista txapelketan

Holandako Apeldoorn hirian jokatuko da euskal ordezkaritza zabalarekin

Holandako Apeldoorn hiriko belodromoak hartuko du bihartik aurrera Munduko pista txapelketa eta bertan mundu mailako txirrindularirik onenak bilduko dira dominen bila. Euskal ordezkaritza zabala izango da bertan, estatuko hamalau kirolarietatik bost euskaldunak baitira: Leire Olaberria, Unai Elorriaga eta Hodei Mazkiaran, BAT Basque Tema fundazioak babestuta- Asier Maeztu eta Tania Calvorekin batera.

Bost lehiaketa egunetan banatuko da mundiala, euskal jarraitzaileen begi guztiak larunbata eta igandeko saioetan jarrita egongo diren arren. Omnium modalitatearen sei probak korrituko dira egun horietan eta bertan izango da Leire Olaberria,  UCIko sailkapenean egungo liderra. Gipuzkoarrak iaz bere lehen urrezko domina lortu zuen Pruzkow-eko (Polonia) europako txapelketaren omnium-ean eta ordutik hona sailkapeneko goikaldean mantendu da, faboritoetariko bat bilakatuz Londres 2012ko Olinpiar jokoei begira.

Omnium-ak sei proba biltzen ditu bere baitan: abiadurazko itzulia (250 metro erlojuaren kontra), puntuazioa (20 kilometro), kanporaketa (beste 24 aurkarirekin lehia), jazarpena (3 kilometro), scratch (10 kilometro) eta 500 metro erlojuaren kontra.

Leire Olaberriak (Ikaztegieta, 1977) egundoko bilakaera izan du pistako txirrindularitzan, orain zazpi urte ekin zion lehiatzeri eta 2008an brontzezko domina lortu zuen Beijing 2008ko Olinpiar Jokoetan. 2004an Espainiako txapelketan lehen aldiz aritu zenetik urrezko domina lortu du edizio guztietan eta 2010ean zazpi domina lortu zituen eta horrez gain errepideko nahiz erlojuaren kontrako txapelketatan gailendu zen.

Bihar hasiko den txapelketan puntuazioan egingo du estreineko saioa Leire. Omnium-a prestatzen buru belarri ari den arren gipuzkoarrak ez dio uko egiten puntuazioan emaitza ona lortzeari eta dominetatik gertu izatea izango du helburu. Bestalde Asier Maeztu gipuzkoarrak estatuko abiadurazko laukotean arituko da eta Unai Elorriagak berriz scratch-a korrituko du, Palmako 2007ko mundialean seigarren postua lortu eta gero.

Ostegunean jazarpenaren txanda izango da Maezturentzat eta beste bi euskal txirrindulari arituko dira abiadurazko saioetan, Hodei Mazkiaran eta Tania Calvo.

Emakumezkoen omnium-a asteburuan etorriko da, urrezko domina lortzeko faboritoetariko bat izango da Leire. Lehen hiru probak larunbatean jokatuko dira (abiadurazko itzulia, puntuazioa eta kanporaketa) eta igandean berriz gainontzeko saioak (jazarpena, scratch-a eta erlojuaren kontrakoa)

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago