BAT To Tokio: 'Etenganbeko ahalegina'
Jolasetan trebatu ondoren, Diego Aranak hockeyaren aldeko apustu sendoa egin zuen duela urte batzuk. Erabakiak bere etxea uztera eta nazioartean lehiatzera eraman zuen, eta horrek pertsonalki eta profesionalki hazten lagundu zion. Antzeko zerbait gertatu zitzaien Rocio Ybarra eta Maria Lopez de Eguilaz euskal belar hockeyaren erreferenteei ere. Biek ala biek Diegoren eguneroko lana eta ahalegina nabarmentzen dute. Maila altuko pertsona dela, munduko ligarik onenetan borrokan aritu dela eta belaunaldi berrientzako eredu dela diote. Australian, Belgikan eta Holandan ibili ondoren, Diego Aranak bigarren gazte bat bizi du kirolean. Tokion lehiatuko den taldearen plaza bat berarentzat izatea amesten du. Japoniakoa bere lehen hitzordu olinpikoa izango litzateke. Dena dela, gertatzen dena gertatzen dela, Diegok dio ez dela inoiz damutuko belar-hockeyan hainbeste aritu izanaz, azken finean, horrexek egiten baitu zoriontsu.