BAT TO MILANO
26-urtarrila-2026

BAT TO MILANO

5. kapitulua

‘Kirola arte bilakatzen denean’

Euken Alberdi eta Iker Oyarzabal patinatzaileak egunen batean Joko Olinpikoetan lehiatzeko sailkapena lortzeko borrokan daude. Otsailean Milanen eta Cortina d ‘Ampezzon jokatuko direnetan ez da horrelakorik gertatuko, nahiz eta biek inoiz hitzordu handian egon nahi duten, nazioarte mailan lehiatzen ari direlako jada.

Biak euren ahizpen eskutik hasi ziren irristaketan, biek eman zituzten lehen urratsak Donostian, eta biek bat egiten dute izotzezko patinaje artistikoaren kasuan teknika eta emozioaren nahasketak duen garrantzia azpimarratzean. Izotz gaineko irristaketa kirol tradizional eta ikusgarrienetako bat da. Diziplina horretan maila altuan lehiatzeak eskatzen du forma fisiko handia izatea piruetak perfekzioz exekutatu ahal izateko, backflipa adibidez, baina baita kirol honen alderik artistikoenean hobetzen lagunduko dieten beste gai batzuetan prestatzea ere.

Honekin lotutako berriak

22-urtarrila-2026

Euken Alberdik eta Iker Oyarzabalek euren arte eta kirol-unibertsoa aurkeztuko digute ‘BAT To Milano Cortina’ saioan 

Informazio gehiago
31-urria-2022

Patxi Peula Basque Teameko patinatzaileak zilarrezko domina irabazi du World Skate Gamesetako 10.000 metroko puntu-kanporaketan

Informazio gehiago