Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban
05-iraila-2024

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak bere bigarren diploma irabazi du, oraingo honetan bular estiloko 100 metroko S7 proban

Nahia Zudaire

 Igeriketan Nahia Zudairek bere bigarren diploma lortu du, oraingoan laugarren izan da bular estiloko S7 100 metrokoan, 1:33.48 denborarekin, Mariia Pavlova irabazlearengandik 7.39ra. Iona Winnifrith britainiarrak eta Tess Routliffe kanadarrak osatu dute podiuma. Gaur goizean, sailkatze lasteretan, bere serieko bigarren denborarik onena egin du La Defense Arenan, bi txandetako laugarren onena. Kronoa 1:36.91n gelditu du, Mariaa Pavlovarengandik 5.66ra. Hau ere goizeko azkarrena izan da. Nahiak brontzea lortu zuen Manchesterreko Munduko Txapelketan eta brontzea aurtengo Funchaleko Europako Txapelketan, proba honetan. Hala ere, gaurko hitzorduaren zailtasuna kontuan hartuta, pozik bukatu du bere lanarekin.

Gizonezkoen S13 bular estiloko 100 metrokoan Ivan Salguerok ezin izan du gaur arratsaldeko finalerako txartela lortu, 12. postuan amaitu baitu goizeko sailkapena.

Gurpildun aulkiko saskibaloian Agurtzane Egiluz, Naiara Rodriguez, Laura Ugarte eta Bea Zudairek ezin izan dute Alemania gainditu (51-45) eta zazpigarren izateko lehiatuko dira Japoniaren aurka. Holanda indartsuaren aurka partida ona jokatu ondoren, Frantziako hiriburuan lehen garaipena lortu nahi zuen taldeak, eta Tokion baino posizio hobea ziurtatu, duela hiru urte zortzigarren izan baitzen. Oraingoan, ordea, garaipena Alemaniarentzat izan da, norgehiagoka nahiko parekatu baten ostean.

Arku tiroan Guillaume Toucoulletek ezin izan du lehen kanporaketa igaro gaur, final zortzirenetako saioan, arku errekurbo edo tradizionaleko binakako lehiaketa mistoan. Aziza Benhamirekin bikotea eginez, Baionako kirolariak 0-6 galdu du Milena Olszewskak eta Lukasz Ciszekek osatutako bikote poloniarraren aurka.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago