Basque Teamek, sustraietan oinarrituta, aurre egingo die Milango Jokoei 
16-urtarrila-2026

Basque Teamek, sustraietan oinarrituta, aurre egingo die Milango Jokoei 

– Fundazioak hasiera emango dio Milan-Cortina d ‘Ampezzoko Jokoei begira euskal kirolariek egindako lana nabarmentzeko bere komunikazio-kanpainaren gune nagusiari

– Joan den abendutik ‘BAT To Milano’ saioa emititzen da Euskal Telebistan eta astelehenetik aurrera komunikazio estrategiari telebista eta irratiko publizitate kanpaina gehituko zaio 

Basque Teamek, goi-mailako euskal kirola bultzatzen duen fundazioak, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, ‘BAT TO MILANO-CORTINA 2026’ kanpainaren gune potoloenari hasiera emango diote, normalean ikusten ez den zatia aipatuz, kirolariek beren inguruaren babes osoa behar duten kirol-hitzordu handien aurreko zatia. Gure kirolariekin batera, telebistako iragarkian, kanpoko kokalekuen eta nazioarteko estadioen irudi ikusgarriak ageri dira, bai eta beste irudi vintage batzuk ere, super 8an grabatuak, hastapenak eta jatorrietara itzultzea gogora ekartzen dutenak, askotan garai horiek berezikoak izaten baitira. «Etxekoek egiten gaituzte handi» dio kanpainaren leloak euskarazko nahiz gaztelaniazko piezetan, sustraien, kulturaren eta, nola ez, euskararen beraren garrantzia azpimarratuz. Telebistako iragarkiek eta irratiko kuñek gogorarazten dute izotzetan edo elurretan erori zirenetik gailurretara edo lorpen garrantzitsuenetara iritsi arte, familiak, taldeak eta herri osoak, gure herriak, pausu bakoitzean laguntzen dietela. Etxea da, osotasunean ulertuta, lehen aipatutako elementuen nahasketa bezala, eta horrek ematen duen beroa, goi mailako kirolariak goratzen dituena.

Telebista eta irratiko kanpaina mediatikoaren nukleo gogorrenak, astelehenean, hilak 19, EiTB taldean gozatu ahal izango denak, Basque Team Fundazioak duela hilabete batzuk abian jarritako Italiako Jokoekin lotutako komunikazio-ekintzak osatuko ditu, ETB1en ‘BAT To Milano-Cortina’ programaren emisioari gehituta. Programa horiek, aurrekoak bezala, ‘BAT To London’, ‘BAT To Rio’, ‘BAT To Pyeongchang’, ‘BAT To Tokio’, ‘BAT To Beijing’ eta ‘BAT To Paris’ saioek bezala, protagonisten testigantza jaso eta kirol elitearen egunerokotasuna nolakoa den erakusten dute.

Dokumental sailaren, telebistako iragarkiaren eta irratiko kuñen ekoizpena Korima Films enpresak egin du, eta kartelaren eta grafikaren diseinua Hopper Ink-ek.

Basque Team Fundazioak kirolariek egindako sakrifizioari balioa eman nahi dio eta gizarteari dei egiten dio hitzordu olinpikoak eta paralinpikoak ilusioz senti ditzan. Fundazioak bere harrotasuna helarazi nahi dio gizarteari, goi-mailako atletak dituelako nazioarteko enbaxadore gisa, eta haien guztien lorpenen parte izateko dei egin nahi dio.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago