Basque Teamek bat egin du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin 
10-abendua-2025

Basque Teamek bat egin du Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin 

Iker Sastre

Basque Teamek bere aletxoa jarri nahi izan du abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna izateaz gain, Desgaitasunen bat duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ere badela agerian uzteko, Fundazioaren parte den kolektiboa delako, baita bere adar estrategikoetako bat ere.

Abenduaren 3an, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzen da, Nazio Batuek 1992an izendatua, pertsona horien eskubideak eta ongizatea sustatzeko eta bizitza politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren alderdi guztietan lortu beharreko inklusioari buruzko kontzientzia sortzeko.

Basque Teamek egun hori dela-eta Ondarroako BHI zentroan programatutako jarduerak baliatu ditu Fundazioak nazioarteko ibilbide zabalenetako bat duen kirolari baten errealitatea eta egunerokotasuna ikasleei erakusteko eta hurbiltzeko, mahai-tenis egokituko jokalaria den Iker Sastrerena. Bilbotarrak Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea izan du lagun. Iker Sastrek lanbide heziketako ikasleekin partekatu du bere historia pertsonala eta kirol-historia. Ikasleek interes handia erakutsi dute eta, ondoren, gehiago sakondu nahi izan dute bere bizipenetan eta Fundazioaren funtzionamenduan eta zerbitzuetan.

Iker Sastre beti aritu da bere helburuak betetzeko borrokan, eta beti egon da kirolari lotuta. Izan ere, bere pasioak fisioterapian lizentziatzera eraman zuen. Karrera amaitu ondoren, Sastrek bere garaipen onenaz gozatzen eman zuen uda, baina olatu batek bizitza aldatu zion. 23 urte zituen. Surfa egiten ari zela istripua izan zuen, modu txarrean erori zen eta uraren indarrak hondoraino murgildu zuen, muineko lesio bat eraginez.

Kolpe gogorra izan zen hain pertsona aktiboarentzat, hala ere, istripuak ez zion bizitasuna kendu. Aulkiko saskibaloia, padela, eskia, igeriketa, bela edo parapentea probatu zituen, baina mahai-tenisak erakarri zuen. Probatzeko gonbidapen baten bidez iritsi zen kirol honetara, eta bi hamarkada baino gehiago daramatza mahaiaren atzean eserita. Nazioarteko 50 domina baino gehiago lortu ditu. Horietatik guztietatik, nabarmentzekoak dira taldekako hiru brontze europarrak (2013, 2015 eta 2019), baita Munduko azpitxapeldunaren garaikurra (2022) eta zilar kontinentalak (2023, 2025) Miguel Angel Toledorekin eta Daniel Rodriguezekin batera. Gainera, 2017ko Taldekako Munduko Txapelketan bosgarren postuan bukatu zuen.

Bere lehen Joko Paralinpikoetarako sailkapena, Tokyon, azken urteetako lan guztiaren gailurra izan zen. Horixe zen beti lortu nahi izan zuena, eta Japoniako hiriburuan Rio de Janeiro 2016k utzitako arantzatxoa atera ahal izan zuen, Brasilen postu batengatik geratu baizten kanpoan. Iker Sastre mahai-teniseko edozein kategoriatan Joko batzuetara joan den lehen euskal palista izan da. Taldekako lehian diploma lortu zuen Tokyon. Gainera, beste diploma bat lortu zuen bere bigarren Jokoetan, Pariskoetan, 2024an.

Honekin lotutako berriak

21-martxo-2026

Ancer Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak urrea eta zilarra sinatu ditu Lignanoko Para Challengerrean

Informazio gehiago
14-martxo-2026

Domina zaparrada Basque Teameko mahai teniseko jokalarientzat Wladyslawowoko TTF World Para Challengerrean

Informazio gehiago
26-azaroa-2025

Ander Cepas eta Iker Sastre, Basque Teameko beka duten mahai-teniseko jokalariak, Europako txapeldunorde

Informazio gehiago
29-martxo-2025

Basque Teameko kirolariek hiru dominarekin itxi dute mahai-tenis egokituko Poloniako Challengerra

Informazio gehiago
07-iraila-2024

Ander Cepas Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak brontzea lortu du banakako txapelketan, nahiz eta ezin izan den finalean sartu

Informazio gehiago
28-abuztu-2024

Iker Sastre eta Ander Cepas, Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak dominen bila lehiatuko dira Parisko Jokoetan

Informazio gehiago