Basque Teamek 80 kirolari bekatuko ditu 2025ean 
13-maiatza-2025

Basque Teamek 80 kirolari bekatuko ditu 2025ean 

Fundazioak 991.500 euro banatuko ditu 2025ean, kirolariei, entrenatzaileei eta epaileei emandako diru-laguntzetan

Basque Team Fundazioaren Patronatua bildu ondoren, erabaki da erakundeak bikaintasunezko lehiaketarako ematen dituen diru-laguntzen guztizko zenbatekoa, aurten 991.500 eurokoa izango dela, goi mailako 80 kirolariren (40 emakume eta 40 gizon), 19 entrenatzaileren (16 gizon eta 3 emakume) eta 3 epaileren (emakume 1 eta 2 gizon) artean banatzeko. Aurten, guztira, 162 beka-eskaera jaso dira, iaz baino 26 gehiago.

Goi-mailako banakako bekak onartzeko edo ukatzeko, aurreko denboraldian lortutako emaitzak baloratzeko irizpide zorrotzak bete behar dira, bai markei dagokienez, bai parte-hartzeari dagokionez, maila absolutuan, nazioarteko txapelketa eta lehiaketetan: Europako txapelketak, Munduko txapelketak eta Joko Olinpiko eta Paralinpikoak.

Bekadunek, laguntza ekonomikoez gain, laguntza biomedikoak, laguntza teknikoak, fisioterapia eta berregokitze zerbitzuak, kirol psikologiako zerbitzua, irudi eta komunikazioko zerbitzua eta arlo akademikoko eta lan-munduan sartzeko aholkularitza jasoko dituzte. Azken zerbitzu horretan bereziki ari da lanean Fundazioa, ‘Laneratzea’ deituriko proiektuaren bitartez.

Nabarmentzekoa da Basque Teamek gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta kirolariek gizartearentzat eredugarriak diren balioak izan ditzaten egiten duen apustua. Bekadunei ez zaie onartuko emakumeen aurkako adierazpen arrazista, xenofobo, matxista edo diskriminatzailerik, ez eta, oro har, pertsona edo kolektibo jakinekiko intolerantziarik ez dakarrenik ere, betiere Fundazioak abian jarritako ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan. Proiektu horrek kirolaren balioak zabaldu eta aplikatu nahi ditu, bai enpresetan, bai hezkuntzan.

Basque Teami lotutako kirolarien artean jarraitzen dute, besteak beste, Maialen Chourrautek  (brontzea Londresen 2012an, urrea 2016an Rio de Janeiron eta zilarra Tokion 2021ean eslalom piraguismoan), Lucas Eguibarrek (2015eko Munduko Kopako eta 2021eko Munduko txapelketako irabazlea eta bi diploma olinpikoren jabea), eta Asier Garciak (diploma Londresen, Tokion eta Parisen eta zilarra Rioko Paralinpiar Jokoetan gurpil-aulkiko saskibaloian). Fundaziora batuko dira bekadun berri bezala  Anne Erauskin  (eskubaloia), Unai Baigorri (gimnasia artistikoa), Adrian Miramon eta Aleix Garcia u Pujolar (arrauna), Egoitz Garcia eta Anton Legorburu (errugbia), Sara Loidi (softball), Yago Dominguez eta Kai Odriozola(surfa),  Usoa Ostolaza eta Eneritz Vadillo (errepideko txirrindularitza) eta Imanol Arriortua (errepideko txirrindularitza egokitua).

Teknikariei dagokienez, Martin de la Fuente (atletismoa-hesiak), Zuriñe Martinez (gurpildun aulkiko saskibaloia), Xabier Larrimbe (gimnasia artistikoa),  (atletismoa) eta Jon Mikel Pikabea (mahai-tenisa) batu dira Fundaziora, eta epaileei dagokienez,  Igor Otaegik (gurpildun aulkiko esgrima), Irati Goikoetxeak (piraguismo) eta Mikel Zalakainek (surfa) ere beka jasoko dute, lehenengo biek lehen aldiz.

Hauek dira 2025ean Basque Teamen beka jasoko duten kirolariak

“Basque Team Kirolariak” bekak: ‘Entrenatu eta lehiatzeko beharrezkoa eta lehentasunezkoa den dedikazioa bermatzeko laguntzak dira.

  1. Adrian Miramon Quiroga (arrauna) (bekadun berria)
  2. Afrika Criado Oliva (skate)
  3. Agurtzane Eguiluz Ibarguen (gurpildun aukkiko saskibaloia)
  4. Aingeru Garay Fernandez (eski alpinoa) 
  5. Alain Kortabitarte Ramajo (skate) 
  6. Aleix Garcia i Pujolar (remo) (bekadun berria)
  7. Álvaro Romero Villanueva (snowboarda)
  8. Amagoia Arrieta Arrieta (boccia) 
  9. Amaia Erbina (errugbia)
  10. Ander Cepas Zapico (mahai tenis egokitua)
  11. Andy Criere Martin (surfa)
  12. Anne Erauskin Martinez (eskubaloia) (bekadun berria)
  13. Anne Fernández de Corres (errugbia)
  14. Antón Legorburu Anso (errugbia) (bekadun berria)
  15. Aratz de Goicoechea Martin (errugbia)
  16. Asier García Pereiro (gurpildun aulkiko saskibaloia)
  17. Begoña Lazcano Guimernas (sprint piraguismoa) 
  18. Beñat Garaiar Pikabea (pistako txirrindularitza) 
  19. David Mouriz Dopico (pistako txirrindularitza egokitua)
  20. Egoitz Bijueska Fernandez (skate)
  21. Egoitz Garcia Bañuelos (errugbia) (bekadun berria)
  22. Ekain Jiménez Elizondo (pistako txirrindularitza) 
  23. Esther Briz Zamorano (arrauna)
  24. Estibaliz Alvarez Urquizu (softball)
  25. 25.  Fernando Mitxelena Mugerza (tiro olinpiko egokitua) 
  26. Gadea Moja Alonso (skate)
  27. Garoa Martínez Anasagasti (halterofilia)
  28. Higinio Rivero Fernandez (sprint piragüismo egokitua)
  29. Iker Sastre Sanchez-Vallejo (mahai tenis egokitua)
  30. Imanol Arriortua Zorrilla (errepideko txirrindularitza egokitua) (bekadun berria)
  31. Imanol Rojo Garcia (iraupen-eskia)
  32. 32.  Iñigo Buenaventura Martinez de Albornoz (mendiko eskia)
  33. Iñigo Llopis Sanz (igeriketa egokitua)
  34. Janire Gonzalez-Etxabarri (surfa) 
  35. John Cristopher Cabang Tolentino (atletismoa, hesiak) 
  36. Jon Andoni Cintado Arteche (taekwondo)
  37. Jose Basterra Ochoa (velar-hockeya)
  38. Juan del Campo Hernandez (eski alpinoa) 
  39. Kai Odriozola Frisch (surf) (bekadun berria)
  40. Keoni Lasa Iturain (surf) 
  41. Lander Gómez Laespada (errugbia) 
  42. Laura Ugarte (gurpildun aulkiko saskibaloia) 
  43. Lide Erbina (errugbia)
  44. Lucas Eguibar Breton (snowboard)
  45. Maialen Chourraut Yurramendi (eslalon piraguismoa) 
  46. Maitane Etxeberria Martinez (eskubaloia)
  47. Majida Maayouf Chajra (atletismoa, maratoia)
  48. Maria Vicente Garcia (atletismoa, heptatloia) 
  49. Mikel Erdozain Oterino (igeriketa egokitua) 
  50. Mikel Unanue Zabala (curlinga) 
  51. Miren Lazkano Zuriarrain (eslalom piraguismoa)
  52. Nadia Erostarbe Geiser (surfa) 
  53. Nahia Zudaire Borrezo (igeriketa egokitua)
  54. Naia Laso Ponciano (skatea, park) 
  55. Naiara Rodríguez Resa (gurpildun aulkiko saskibaloia) 
  56. Oier Ibarretxe Conde (boxeoa)
  57. Oihane Otaegi Garmendia (curlinga)
  58. Pau Echaniz Pal (Eslalom piraguismoa)
  59. Rafael Vilallonga Morales (belar-hockeya)
  60. Rakel Mateo Uriarte (paratriatloia) 
  61. Salma Solaun Campos (gimnasia erritmikoa) 
  62. Sara Loidi Romero (softball) (bekadun berria)
  63. Tessy Ebosele Ebosele (atletismoa, luzera) 
  64. Unai Baigorri Alonso (gimnasia artistikoa) (bekadun berria)
  65. Virginia Díaz Rivas (arrauna)
  66. Yago Dominguez San Sebastian (surf) (bekadun berria)
  67. Ziortza Isasi Cristobal (pistako txirrindularitza)

‘Atzeraeraginezko’ bekak: 2024an ‘Basque Team Kirolariak’ beka baten onuradun izan direnentzako laguntzak dira, baldin eta urte horretan eskatutako emaitzan parte hartu ez badute edo lortu ez badute.

1) Eukene Larrarte Arteaga (pistako txirirndularitza)
2) Garazi Sanchez (surf)
3) Izaskun Echaniz Rodriguez (arrauna)
4) Jone Magdaleno Albizu (taekwondo)
5) Klara Olazabal Sanchez (eslalom piraguismo)   
6) Peio Gonzalez (skate)

‘Support’ bekak: ‘Basque Team Kirolariak’ beketara sartzerik ez izan arren, 2024ko denboraldian programa olinpikoan sartutako banakako edo taldeko proben Munduko txapelketetan parte hartu izana egiaztatzen duten kirolarientzako laguntzak dira.

1) Ander Mintegui (eski alpinoa) 
2) Arrieta Rodriguez Elosegui (eski alpinoa) 
3) Eneritz Vadillo Crespo (errepideko txirrindularitza) (bekadun berria)
4) Hegoa Zabalburu Cuesta (skatea, park) 
5) Jose María Mendiola Izquieta (judo) 
6) Olatz Arregui Altuna (eslalon piraguismoa)
7) Usoa Ostolaza Zabala (errepideko txirrindularitza) (bekadun berria)

Hauek dira Basque Teamek 2025ean bekatutako teknikariak

  1. Adrián García Yañez (gurpildun aulkiko saskibaloia) 
  2. Ana Usabiaga Balerdi (pistako txirrindularitza)
  3. Aritz Fernández Aizpuru (eslalom piraguismoa)
  4. Arturo Magdaleno Ruis (taekwondo) 
  5. Eneko Iparragirre Lekuona (pistako txirrindularitza) 
  6. Iker Ekaitz Libano Salas (sprint piraguismo egokitua)
  7. Imanol Álvarez Arruti (eskubaloia) 
  8. Isaac Pousada Garcia (igeriketa egokitua)
  9. Jon Mikel Pikabea Arburu (mahai tenis egokitua) (bekadun berria)
  10. Jon Murua Olazabal (igeriketa egokitua) 
  11. Leire Otaegi Garmendia (curling)
  12. Marcos César Morales Sarmiento (arrauna)
  13. Martin de la Fuente Lopetegi (atletismoa) (bekadun berria)
  14. Ramón Cid Pardo (atletismo)
  15. Telmo Olazabal Sanchez (eslalom piraguismoa) 
  16. Xabier Etxaniz Peña (eslalom piraguismoa)
  17. Xabier Larrimbe Ibañez (gimnasia artistikoa) (bekadun berria)
  18. Xabier Ruiz de Aretxabaleta (sprint piraguismoa) 
  19. Zuriñe Martínez Martínez (gurpildun aulkiko sasakibaloia) (bekadun berria) 

Hauek dira Basque Teamek 2025ean bekatutako epaileak

  1. Igor Otaegi Bichot (gurpildun aulkiko esgrima) (bekadun berria)
  2. Irati Goikoetxea Astaburuaga (piraguismo) (bekadun berria)
  3. Mikel Zalakain Fullaondo (surf)

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago