BASQUE TEAM-EK ETA EUSKALTELEK BAT EGITEN DUTE EMAKUMENZKOEN KIROLA ETA KIROL EGOKITUA SUSTATZEKO
16-uztaila-2014

BASQUE TEAM-EK ETA EUSKALTELEK BAT EGITEN DUTE EMAKUMENZKOEN KIROLA ETA KIROL EGOKITUA SUSTATZEKO

Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, Jon Redondok, Euskadi Kirola Fundazioa-Baque Team-en izenean, eta Euskalteleko Harreman Intituzionaletarako Zuzendariak, Nerea Lupardok, babesletza akordioa sinatu dute gaur. Horren ondorioz telekomunikazioen euskal operadoreak emakumezkoen kirola eta goi mailako kirol egokitua sustatzen jarraituko du.

Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroan egin da ekitaldia, Getxon,  eta bertan Basque Team-ek laguntzen dituen bi kirolarik hartu dute parte, Iker Sastre mahai teniseko kirolaria (kirol egokitua) eta Gurutze Frades distantzia luzeko triatleta (emakumezkoen kirola)

Bakarkako 61 beka eman ditu aurten Basque Team fundazioak, horietatik 28 emakume kirolariei eta zortzi minusbaliotasunen bat duten kirolariei. Hauez gain 11 entrenatzaileari emango die laguntza aurten Basque Team-ek, hauen artean bost dira emakumezkoak entrenatzen dituztenak eta hiruk kirolari paralinpiarrak zuzentzen dituztenak. Fundazioak laguntzen dituen hiru kirol nukleoen artean bi emakumezkoen taldeak dira (Belar hockeyko Reala eta Bera Bera eskubaloi taldea) eta Eustrak Euskadi txirrindularitza taldean emakumezko txirrindulari batek korritzen du.

Euskaltel
Euskal Autonomia Erkidegoko telekomunikazioen operadore liderra da Euskaltel, eta zerbitzu hauek eskaintzen ditu: Banda Zabal finko eta mugikorreko Internet, Telebista Digitala, Telefonia Finkoa eta Telefonia Mugikorra. Sortu zenetik, 1.900 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu EAEn belaunaldi berriko sare bat (NGN) hedatzeko. Bere zuntz optikozko sarea hedatzeko apustua egin du Euskaltelek (346.000 kilometro baino gehiago jarri ditu). Hala, telekomunikazioen merkatuko liderra da EAEn Banda Zabalean, Telefonia Finkoan nahiz Telebista Digitalean.
 
Euskaltelen xedea zera da: pertsonen komunikazio-behar guztiei erantzutea eta enpresei ahalik eta produktibitate handiena izaten laguntzea, eta, horretarako, komunikatzeko eta informazioa kudeatzeko tresnak eskaintzea. Horrekin, euskal gizartearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatu nahi ditu. Balioa eta emaitzak sortzea, langileen errealizazio pertsonala eta profesionala sustatzea, bezeroei produktu eta zerbitzurik onenak eskaintzea eta aberastasuna sortzen duen eta bere inguruko gizarteari lotuta dagoen enpresa izatea, horiek dira eredu estrategiko beraren alderdiak: bezeroaren emozioak bikaintasunez kudeatzea elementu bereizgarri gisa.
 
Horrekin batera, Euskaltelek babesletza-lan handia egiten du gizarte-arloan, hainbat ekimen bultzatuz (bizitza profesionala eta pertsonala uztartzekoak, berdintasunekoak eta aniztasuna errespetatzearen aldekoak) eta euskal gizartean bizitza digitalaren garapena sustatuz. Horren adierazle Basque Team Fudnazioari azken 4 urteetan Euskaltelek eman dion babesa.



Argazkiak

Jon Redondo y Nerea Lupardo en la firma del acuerdo



Honekin lotutako berriak

20-azaroa-2015

PATXI PEULA GASTEIZTARRAREN PRENTSA AGERRALDIA, ARGENTINAN JOKATU DEN ABIADURAZKO PATINAJEKO MUNDUKO TXAPELKETAN URREZKO, ZILARRREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINA BANA ESKURATU ETA GERO

Informazio gehiago
15-iraila-2015

BASQUE TEAM-EKO ULTRA LASTERKARIAK ASIER CUEVAS 100 KILOMETROTAKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELUNORDE HERBEHERETAN

Informazio gehiago
10-iraila-2015

MAIDER UNDA GAUR GAUEN ARITUKO DA MUNDUKO TXAPELKETAN, LAS VEGASEN. OLINPIAR JOKOETARAKO SAILKATZEKO AUKERA DU, HIRUGARRENEZ LORTU NAHI DU HOR

Informazio gehiago
11-abuztu-2015

“DOMINA IRABAZLEEN ARTEAN EGOTEA DA RIO-RAKO DUDAN HELBURUA”, ESAN DU PABLO CARRERAK, GAUR GOIZEAN AZERBAIANEN DOITASUN TIROAN JJOO-ETARAKO PASAPORTEA LORTU ONDOREN

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

PRENTSAURREKO DEIALDIA: NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago