Basque Team Fundazioak LGBTIQ pertsonen aldeko kanpainarekin bat egiten du
12-maiatza-2020

Basque Team Fundazioak LGBTIQ pertsonen aldeko kanpainarekin bat egiten du

“Orain denok estimatzen dugu askatasuna” lelopean Bilbao Bizkaia HARROk martxan jarritako kanpainak gizartea inplikatzea du helburu, urte osoan “espetxeratuta” sentitzen diren LGBTIQ pertsonekin hausnartu eta enpatia izan dezan, ezin baitute euren identitatea eta sexu-orientazioa naturaltasunez bizi.

Pandemiak ez du LGBTIQfobia desagerrarazi; aitzitik, sare sozialetara eraman du.

Getxo, 2020ko maiatzaren 12an. Basque Team Fundazioak, Ortzadar LGBT elkartearekin duen elkarlanaren barruan eta ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren bitartez, bat egiten du Bilbao Bizkaia HARRO-k martxan jarritako kanpainarekin. Bizkaia HARROk ekimena abiarazi du, LGBTIQ pertsonek egunez egun bizi duten askatasunik eza azpimarratzeko. Gaur egungo egoera dela eta, gizarteak etxean itxita egon behar izan du Covid-19aren hedapena kontrolatzeko. LGBTIQ kolektiboko pertsona askok bizitzako hainbat esparrutan (lana, familia, gizartea, kirola…) pairatzen dutenarekin bat egiten du itxialdiak. “Covid-19arekin LGBTIQ pertsonek askatasun falta bikoitza pairatzen dute” adierazi dute, gogoratuz maiatzaren 17an LGBTIQfobiaren kontrako eguna ospatuko dela.

Kanpaina honen bidez, Bilbao Bizkaia HARRO-k gizarte osoak egoera horrek sortzen duen askatasunik ezari eta larritasun- eta ezinegon-sentimenduei buruz hausnartzea bilatzen du, baita urteko egun guzti-guztietan itxialdi inposatu bat jasaten duten LGBTIQ pertsona guztiekin enpatia izatea ere, ezin baitute beren nortasuna eta sexu-orientazioa askatasunez adierazi.

Kanpaina sare sozialen eta hainbat euskarriren bidez egingo da Bilbon. Hain zuzen ere, Bilboko Metroko makinetan, EuskoTren eta Tranbian ikusi ahal izango da kanpaina. Halaber, Euskalduna Jauregiak eta Athletic Clubek dituzten pantailetan proiektatuko da. Horrez gain, 250 kartel banatuko dituzte hiriko beste hainbeste saltokiren artean, eta La Salve garagardo enpresak etxeetara egindako bidalketetan jarriko du. Gainera Baquek, Basque Teamek eta Bilbao Basketek bat egingo dute kanpainarekin euren komunikazio eta sare sozialen bitartez. Kanpaina maiatzaren 13an hasiko da sare sozialetan, eta asteburuan aipatutako euskarriekin indartuko da.

Era berean, azpimarratu nahi da pandemia honetan erakundeek ez dutela ahaztu behar LGBTIQ pertsona asko zaurgarriak direla eta erakundeen laguntza bereziki behar dutela. Horregatik, kanpainak erakundeei neurri espezifikoak eskatzen dizkie sare sozialen bidez sortzen den LGBTIQfobiari aurre egiteko, eta, horrez gain, beren egoeragatik arreta espezifikoa behar duten kolektiboko pertsonentzat neurri-egitasmo espezifiko bat lantzeko eskatzen die.

Lankidetzak
Bilbao Bizkaia HARRO helburu bakar batekin sortu zen: urte osoan zehar LGBTI eskubideen alde eta LGBTifobiaren aurka lan egitea edozein espazio sozial eta pribatutan. Horretarako, urte hauetan guztietan hainbat gizarte-, kirol- eta enpresa-eragile LGBTIQfobiaren aurkako borrokan inplikatzeko lan egin da.

Kanpaina hau honako gune hauetan proiektatuko da:

– Metro Bilbaoko, Euskotreneko eta Tranbiako makinetan.
– Euskalduna Jauregiko kanpoko pantailan.
– Maiatzaren 17an Athletic Clubek bat egingo du, kanpaina kanpoko pantailan proiektatuz eta 22:00etatik 22:30era zelaia argituz.

Bilboko Erdialdeko, Alde Zaharreko, Bilbo Zaharreko, Erriberako eta Zabaleko merkatarien elkarteek bat egin dute ekimenarekin eta 250 kartel banatuko dituzte euskaraz eta gaztelaniaz beste hainbeste dendatan. Era berean, Cervezas La Salvek bat egin du kanpainarekin, leloa duen itsasgarri bat txertatuz etxez etxeko banaketa-kutxetan.

Azkenik, Baquek, Basque Teamek eta Bilbao Basketek euren komunikazio eta sare sozialen bitartez parte hartuko dute.

Honekin lotutako berriak

06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago
07-otsaila-2026

Ikuskizun bikain batek eman zien atzo hasiera Milan-Cortina d’Ampezzoko Neguko Jokoei

Informazio gehiago