Basque Team Fundazioak kudeaketa aurreratuaren brontzezko A ziurtagiria jaso zuen atzo 
12-abendua-2024

Basque Team Fundazioak kudeaketa aurreratuaren brontzezko A ziurtagiria jaso zuen atzo 

Basque Team Fundazioak brontzezko A- Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria jaso du. Aitortza honekin praktika aurreratuak dituzten eta  bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen duten erakundeak saritzen dira. Aitortza atzo banandu zen Bilboko Euskalduna Jauregian.

Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk 2007an goi-mailako euskal kirola sustatzeko sortutako fundazioa da Basque Team eta euskal kirolarien nazioarteko partaidetza eta bikaintasun emaitzak bilatzea eta bultzatzea du helburu. 17 urte hauetan, Fundazioak 258 kirolariri eman die beka.

Basque Teamek bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko azterketa gainditu ostean. 

Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren helburua, Euskadiko erakundeen artean Kudeaketa Aurreratuaren garrantzia zabaltzea da, erakunde eta ingurunearen lehiakortasun jasangarria lortzeko.

Eusko Jaurlaritzaren aitortza hauek, kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresek, hezkuntza-zentroek, osasun-zentroek eta gainerako sektoretako erakundeek, publiko zein pribatuek jasotzen dituzte. Aitortzak EUSKALITen bidez ematen dira, honek kudeatzen dituen ebaluazio-prozesuen bitartez.

Sari horien helburua bikoitza da:
– Kudeaketa mailan aurreratuen dauden erakundeak identifikatzea, beste erakunde batzuen pizgarri eta erreferentzia izan daitezen.

– Publikoki aitortzea erakunde horiek egindako ahalegina eta lortu duten kudeaketaren aurrerapen-maila.

Aintzatespen hauek lortzeko erakundeak bere kudeaketa sistemaren garapen maila jakin bat duela erakutsi behar du. Horretarako, EUSKALITek Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentetzat hartzen duten Kanpo Kontraste eta Kanpo Ebaluazio zerbitzuak eskaintzen ditu.

Zerbitzu bietan, kanpoko ebaluatzaile talde batek erakunde baten kudeaketaren azterketa orokorra eta sistematikoa egiten du, ikuspegi objektiboa eskainiz, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera.

Azterketa hori EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko pertsona-taldeek egiten dute. Klub hori 1.500 pertsona inguruk osatzen dute, gehienak gerentzia- edo zuzendaritza-postuetan, eta EUSKALITekin altruismoz lan egiten dute, kudeaketan dituzten ezagutzak eta esperientzia partekatuz.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago