22-urtarrila-2014

GOI MAILAKO KIROLARIEI ZUZENDUTAKO 2014KO BEKAK ESKATZEKO EPEA ZABALDU DU BASQUE TEAM-EK

Fundacion Euskadi Kirola Fundazioaren Patronatuak 2014ko bekak ematea onartu du, helburu duen goi mailako kirolaren sustapena mantentzeko, beti ere Basque Team markaren babespean. Beken deialdiak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren elitezko kirola babestearen aldeko erabaki irmoa erakusten du, krisia eta murrizketak nagusi diren ingurunean.

Profesionala ez den goi mailako kirolari zuzendutako laguntzak dira aipatutakoak, bereziki diziplina olinpiarrak eta paralinpiarrak kontutan hartuta eta ondorioz profesionalak diren liga eta zirkuituak alde batera utziz. 2014ko Euskadi Kirola alor ezberdinak aurreikusten dituzte, ekonomikoa besteak beste (oinarrizko beka, helburuei loturiko saria eta laguntza osagarriak) eta laguntza zerbitzuak beste hainbat ataletan (laguntza teknikoa, medikua, formakuntza alorrekoa edota kirolaren gaineako Ikerketa eta Garapenarekin harremana dutenak). Era berean Kirol erakundeek eta bakarkako teknikoek Basque Team beken eskaera egin dezakete. Eskatzaileek hilabeteko epea izango dute beraien eskaria bideratzeko.

Eskaera egiten duten pertsona eta erakundeek kirol-ikuskaritza pasa beharko dute eta horrekin batera kirola egiteko egokitasuna bermatzen duen azterketa medikua. Gainera, laguntzen onuradunek zenbait konpromisu hartu beharko dituzte fundazioarekiko, hala nola, goi mailako kirol jardunaren mantentzearen konpromisua eta  dopajearen aurkako eta joko garbiaren aldeko konpromisoa.

Emango diren beka, sari eta laguntza osagarrien zenbatekoa onartutako eskarien arabera erabakiko da. Bekak ematekorako garaian 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31a bitartean eskuratutako emaitzak hartuko dira kontutan, senior eta naziorte mailan eta bereziki Olinpiar Joko, Munduko txapelketa, Europako Txapelketa eta kirol egutegian ibilbide luzea duten bestelako txapelketak.

Fundación EUSKADI KIROLA Fundazioa Euskal sektore publikoko fundazioa da. Erakunde honen helburua Goi Mailako euskal kirola bultzatu eta sustatzea da; horrela, goi mailako kirolean nazioarteko lehiaketetan erruz parte hartu ahal izango da eta, bereziki, goi mailako kirol ekitaldietan. Halaber, lehiaketa horietan euskal kirolariek goi mailako emaitzak izatea da erakundearen beste helburua.

CONSEJERIA

Honekin lotutako berriak

20-azaroa-2015

PATXI PEULA GASTEIZTARRAREN PRENTSA AGERRALDIA, ARGENTINAN JOKATU DEN ABIADURAZKO PATINAJEKO MUNDUKO TXAPELKETAN URREZKO, ZILARRREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINA BANA ESKURATU ETA GERO

Informazio gehiago
15-iraila-2015

BASQUE TEAM-EKO ULTRA LASTERKARIAK ASIER CUEVAS 100 KILOMETROTAKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELUNORDE HERBEHERETAN

Informazio gehiago
10-iraila-2015

MAIDER UNDA GAUR GAUEN ARITUKO DA MUNDUKO TXAPELKETAN, LAS VEGASEN. OLINPIAR JOKOETARAKO SAILKATZEKO AUKERA DU, HIRUGARRENEZ LORTU NAHI DU HOR

Informazio gehiago
11-abuztu-2015

“DOMINA IRABAZLEEN ARTEAN EGOTEA DA RIO-RAKO DUDAN HELBURUA”, ESAN DU PABLO CARRERAK, GAUR GOIZEAN AZERBAIANEN DOITASUN TIROAN JJOO-ETARAKO PASAPORTEA LORTU ONDOREN

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

PRENTSAURREKO DEIALDIA: NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago