Anton Legorburu Basque Teameko errugbi jokalariak zilarrezko domina lortu du Vancouverreko World Seriean
09-martxo-2026

Anton Legorburu Basque Teameko errugbi jokalariak zilarrezko domina lortu du Vancouverreko World Seriean

Anton Legorburu

Basque Teameko beka duen Anton Legorburu errugbi jokalaria podiumeko bigarren tokira igo da finalerdietan Fijiri 24-17 irabazi eta finalean Hegoafrikaren aurka 12-38 galdu ondoren. Antonekin batera Martin Sorreluz zarauztarra ere lehiatu da Kanadan estatuko selekzioarekin.

Anton Legorburu bikain ari da nazioartean. Iaz zilarrezko domina irabazi zuen Zazpiko Errugbiko Europako Txapelketan eta baita Munduko Txapelketan ere, kasu horretan Los Angelesen, 2028an hurrengo udako Jokoak hartuko dituen agertokian. Donostiarra ohikoa da World Serieetako eta nazioarteko hitzordu handietako deialdietan, eta horrek guztiak pentsarazten du, sailkapen olinpikoa lortuz gero, Estatu Batuetan ikusleen gozagarri izango den jokalarietako bat izango dela.

Nolanahi ere, hori bi urte barru gertatuko da, baina, oraingoz, urrats erraldoiak egiten ari da World Serieen barruan. Txapelketaren azken geldialdia asteburu honetan jokatu da Vancouverren, Kanadan.

Legorbururen taldeak finalerdietara eraman zuen lehen jardunaldiari bikain bat egin zuen. Garaipen handia eskuratu zuten Zeelanda Berriaren aurka 12-10. Partida ez zen modurik onenean hasi, All Blacks 7s taldea izan baitzen nagusi partidako lehen minutuetan. Zeelanda Berriko taldea markagailuan aurreratu zen 3. minutuan eta aldeak handitu zituen 6.ean, atsedenaldira 0-10ekoarekin iristeko. Bigarren zatiak partidaren gidoia aldatu zuen, eta azken txapelketetako sentsazio onak berretsi zituzten, markagailua irauli eta garaipena bereganatzeko.

Eguneko bigarren partidan, Hegoafrikaren aurka, 7-28 galdu zuten. Bigarren zatian, Hegoafrikako taldeak partida desorekatu zuen 28-0ekoa jartzeko hiru entsegu eginda. Jeremy Trevithickek aldea murriztu zuen azken minutuetan, baina ez zen norgehiagokari buelta emateko denborarik egon.

Hirugarren norgehiagokan 10-0 irabazi zioten Britainia Handiari eta bi sari izan zituzten batera, finalerdietarako txartela lortu baitzuten. Antonen taldeak oso partida serioa jokatu zuen talde britainiarrari ia aukerarik eman gabe. Horrela, multzoko bigarren sailkatu zen eta bigarren jardunaldian onenekin lehiatzeko txartela lortu zuen.

Finalerdietan bolada onak aurrera jarraitu zuen, Fiji 24-17 garaituta. Partida bikaina jokatu zuten eta Fiji ia denbora guztian izan zen markagailuan atzetik. Atsedenaldira Espainiaren aldeko 17-10 batekin joan ziren. Bigarren zatia Pol Plari aterarako txartel horiarekin hasi zen eta bi minutuz bat gutxiagorekin jokatzera behartu zituen. Denbora horretan Fijiko saiakerei eutsi zieten eta 17-10ekoa 11. minutura arte mantendu zen Fijik berdinketa lortu zuenean. Behera etorri beharrean, Pol Plaren jokaldi bikain bat Legorbururen behin betiko entseguarekin amaitu zen, partida irabazi eta Hegoafrikaren aurkako finalerako txartela eskuratuta.

Finalean Anton Legorbururen taldeak harresi bat aurkitu zuen Hegoafrikaren aurka eta 12-38 galdu zuen. Sprinbookak jaun eta jabe izan ziren multzoen fasean eta finalean ere erakutsi zuten euren nagusitasuna. 3 minutu eskasetan Hegoafrikak 3 entsegu egin zituen eta 12-0ekoa jarri zuen markagailiuan. Van Wyk, atsedenaldira iritsi baino pixka bat lehenago, berriro iritsi zen markaren gunera atsedenaldiko 17-0ekoa lortuz.

Van Wyk izan zen bigarren zatian markagailua irekitzen lehena 24-0ekoa jarriz. Jeremy Trevithickek aldea murriztu zuen entsegu on batekin eta Legorburuk, ondoren, berdina egin zuen. Azkenik, 38-12ko garaipena Hegoafrikarentzat, donostiarraren taldeak Kanadan azpitxapelketa eraman eta azken torneoetako sentsazio onak eta hazkundea berretsi dituen arren.

Datorren astean, HSBC SVNS Series zirkuituko hurrengo proba New Yorken jokatuko dute.

Honekin lotutako berriak

01-abendua-2025

MATX PODCAST 6: Lide Erbina

Informazio gehiago
04-uztaila-2025

“Jomuga gisa ditugu Jokoak, eta Los Angelesen domina bat berriz lortzea dugu helburu”

Informazio gehiago
29-ekaina-2025

Anton Legorburuk, Basque Teameko errugbi jokalariak, zilarrezko domina irabazi du Europako Txapelketan

Informazio gehiago
09-uztaila-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresen selekzioak zilarra irabazi du Hanburgoko Europe Championshipean eta bigarren bukatu du sailkapen nagusian

Informazio gehiago
27-ekaina-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresek bosgarren bukatu dute Europako Jokoetako errugbi txapelketan

Informazio gehiago
27-ekaina-2023

Anne Fernandez de Corresek eta Lidek eta Amaia Erbinak Italiaren aurkako partida irabazi dute eta Europako Jokoetan bosgarren edo seigarren postua lortzeko borrokatuko dira arratsaldean

Informazio gehiago