Annette Gonzalez-Etxabarri surflariak hirugarren amaitu du, ezustekoa emanda bere debutean US Openean
03-abuztu-2025

Annette Gonzalez-Etxabarri surflariak hirugarren amaitu du, ezustekoa emanda bere debutean US Openean

Nadia Erostarbe

Nadia Erostarbek bosgarren bukatu du, Championship Tourrean sartzeko sailkapen nagusian finkatuz

US Opena, Challenger Series zirkuituaren laugarren proba, Munduko surf lehiaketa mediatikoenetako bat, Huntington Beachen, Kalifornian, jokatu da berriro, benetako ikuskizuna izanik, ikusle askorekin, baina olatu gutxirekin, hasierako bi eguneko itxaronaldia ere izanda. Txapelketak gure surflarien jardun bikaina utzi digu, batez ere emakumeen papera nabarmenduz, horien artean, Nadia Erostarbe eta Annette Gonzalez-Etxabarrirena. Zarauztarrak bosgarren bukatu du eta zumaiarrak hirugarren.

Bosgarren urtez jarraian, ekitaldiak ospe handia eta 2026ko Championship Tourrerako sailkapen puntu baliotsuak eskaini ditu. Guztira 80 gizon eta 48 emakume lehiatu dira bertan, planetako eskualde bakoitzeko onenak.

Annette Gonzalez-Etxabarri, lehen aldiz US Openean parte hartu duena, Sol Aguirre perutarraren, Zoe Benedetto estatubatuarraren eta Mirai Ikeda japoniarraren aurka lehiatu zen lehen kanporaketan. Annettek 32 onenen faserako txartela lortu ahal izan zuen,  japoniarrak baino ez zuen gainditu eta faboritoa zen Sol Aguirre kanporatu zuen, azken postuan geratu zena. Hurrengo txandan Nadia Erostarbe, Tessa Thyssen frantziarra eta Laura Raupp brasildarra zituen zain.

Nadia Erostarbe, Balliton lortutako garaipenaren ondoren rankingeko 4. postuan zegoen eta zuzenean sartu zen lehian bigarren txandan. Bigarren kanporaketak beldur pixka bat ematen zuen euskal presentzia bikoitzagatik, baina emaitza bikaina lortu zuen Basque Teamek. Annettek aurrera egin zuen txandako notarik onenarekin, 11.63rekin, eta Nadiak 11.23koarekin jarraitu zion, Raupp (10.04) eta Thyssen (8.60) lehiaketatik kanpo utzita.

Final-zortzirenetan olatuen tamainak gora egin zuen baina ez zen arazo edo oztopo izan ez Erostarberentzat ez Gonzalez-Etxabarrirentzat. Nadiak eta Annettek itsasoan ia edozein baldintzatan surf egiteko behar den kalitatea erakutsi dute, eta horrek final-laurdenetarako sailkapena ekarri die. Nadia Teresa Bonvalot, Talia Swindal eta Yolanda Hopkinsen aurka lehiatu zen, kanporaketako puntuaziorik onena lortuz eta gainerako lehiakideek baino askoz ere backside surfing hobea erakutsiz. Bestalde, Annettek sei hamarreneko aldearekin irabazi zion Tya Zebrowskiri. Zumaiako surflariak hasieratik bukaerara menderatu zuen seriea, Sophia Medina eta interferentzia batengatik zigortua izan zen Alyssa Spencer bezalako bi surflari handiei gailenduz.

Final-laurdenetan Nadia Erostarbe saiatu da gaur Tya Zebrowskiren aurka, modako surflariaren kontra. Txandaren lehen zatian biek dantzan egin dute markagailuan, baina erditik aurrera Nadia jarri da lidergoan. Amaierarako zazpi minutu falta zirenean, Tya gazteak 9.00 puntuko olatua lortu du. Olatu hori hilgarria izan da Zarautzeko kirolariarentzat, ordutik aurrera itsasoa ez baita batere eskuzabala izan Nadiarekin. Ez da olaturik sartu. Nadiak ezin izan du iaz US Openean lortutako hirugarren postua berdindu baina bosgarren postuan bukatu du eta 4.745 puntu gehiago lortu ditu.

Annettek, berriz, lehiakide gogorra izan du final-laurdenetan: Yolanda Hopkins, bigarren izan da Balliton eta fase honetara iritsi da orain arte jokatu diren Challengerretako proba guztietan. Gipuzkoarrak 7.00ko puntuazioa lortu du laster, koltxoi gisa erabili duena, eta 5.93ko beste olatu batekin sendotu du. Portugaldarraren 6.23a azken uneetan ez da nahikoa izan euskalduna kanporatzeko.

Gonzalez-Etxabarri ahizpetako gazteenak Erostarbe gainditu duen arerioarekin egin du topo finalerdietan. Tya Zebrowskik, 14 urteko frantziar-tahitiarrak, denboraldiko sentsazioetako bat izateko arrazoia zein den erakutsi du berriro. Nahiz eta Annettek txanda oso gogotsu hasi eta bere aurkariaren erasoei eutsi, Tyak lasai egotea lortu du, amaierarako bost minutu baino gutxiagoren faltan eta markagailua kontra zuela, berriro aurretik jartzeko gai izan da. Annette maniobra ikusgarriak egiten ahalegindu da puntuak lortzeko eta 12.40a gainditzeko, baina 11.16a ez da aldatu markagailuan. Zumaiarrak hirugarren bukatu du txapelketan eta 6.085 puntu pilatu ditu.

Gizonezkoen koadroan, Adur Amatriain nabarmendu da, batez ere bere lehen txandan, izan ere, bere bizkarreko surfing sendoari esker, garaipena lortu zuen bere seriean eta eguneko puntuaziorik onena lortu zuen, Kolohe Andino, Kauli Vaast, Justin Becret eta Jadson Andreren kalitatezko surflariak lehiatu ziren jardunaldian. Zarauztarrak bi kanporaketa gainditu eta 17. postuan bukatu zuen. Yago Dominguezek eta Keoni Lasak 49. postuan amaitu zuten.

Honekin lotutako berriak

14-martxo-2026

Nadia Erostarbe Basque Teameko kirolariak historia egin du berriro, Championship Tourrerako, munduko surfaren maila gorenerako, sailkatu baita

Informazio gehiago
18-urria-2025

Annette Gonzalez-Etxabarrik bigarren amaitu du Challenger Serieetako Saquarema Pro txapelketan eta Championship Tourrerako txartela ematen duten postuetan sartu da

Informazio gehiago
14-iraila-2025

Janire Gonzalez-Etxabarri Basque Teameko surflaria, Munduko txapeldun El Salvadorren

Informazio gehiago
12-iraila-2025

Aitor Francesena etxera itzuli da munduko txapeldunaren tituluarekin

Informazio gehiago
08-iraila-2025

Aitor Francesenak seigarren aldiz bereganatu du Munduko txapelketa 

Informazio gehiago
28-uztaila-2025

Matx podcasta 03: Keoni Lasa

Informazio gehiago