Alberto Iñurrategi Basque Teameko enbaxadoreak Bilbao Mendi Film Festivalen erakutsi du
08-abendua-2018

Alberto Iñurrategi Basque Teameko enbaxadoreak Bilbao Mendi Film Festivalen erakutsi du "mendizaletasuna entrenatzen den kirola dela"

Alpinista, Fundazioaren kirol teknikaria den Aitor Alberdik lagunduta, azken urteetan izandako prestakuntzaz mintzatu da eta kirol honek behar duen modernizazioari buruz hausnarketa egin du

Bilbo, 2018ko abenduaren 8an. Bilbao Mendi Film Festivaleko lehen asteburuan, eta Basque Team Fundazioaren ‘BaloreetanBAT’ proiektuaren barruan, Alberto Iñurrategik Bilboko BBK Aretoan alpinismoan dagoen entrenatzeko beharrari buruz hitz egin du gaur.

Mendizaleak eta berarekin azken urteetan bere lan-saioak planifikatu dituen Aitor Alberdi kirol teknikariak, mendira joateko prestatzean dinamika aldatzearen beharraz egin dute berba.

Hitzaldian Iñurrategik eta Alberdik beste modalitateetan gertatu den garapenaz eta azken urteetan lortutako profesionalizazioaz hitz egin dute, maratoia adibidetzat hartuta. Euren ustez, mendian tendentzia hori bereganatzea onena litzateke, faktore gehienetan eragina duelako. “Azken finean mendia aisialdia baino gehiago da; kirola ere bada”.

Alberto Iñurrategik eta Aitor Alberdik argitu nahi izan dute prestaketa ez dela soilik goi mailako alpinismoan egin behar; pertsona bakoitzak bere entrenamendua lortu nahi duen helburuen arabera planteatu behar du. Edonola ere, prestaketa beti da beharrezkoa faktore askotan eragiten duelako besteak beste segurtasunean. “Entrenamenduak gozamenean eta segurtasunean eragina du eta kirol-bizitza ere luza dezake” adierazi du Iñurrategik. Alpinistak gogoratu eta adibide moduan jarri du Himalaian 8.000 metrotik gora gertatzen diren istripuak nekeagatik izaten direla. Beraz, urtean pare bat esfortzu proba egitea beharrezko ikusten du, baita, ahal izanez gero, profesionalengana jotzea prestaketa fisikoaren inguruan aholkularitza jasotzeko.

Bestalde, Aitor Alberdik beharrezkotzat jo du planifikatutako entrenamendu bat egitea, kasuan kasu egokiak diren energia-iturriekin jokatuz.

Arau batzuei jarraituta gauzak egitea ez dio erromantizismoa kentzen mendiari. Alpinistak baieztatu duenez, gehigarri bat ematen dio, alpinismoa kirola ere bada eta.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago