01-uztaila-2018
Ainhoa Hernandez
Ainhoa Hernandezen eta Maitane Etxeberriaren selekzioak urrea jantzi du Mediterraneoko Jokoetan
Basque Teameko Ainhoa Hernandez eta Maitane Etxeberria eskubaloi jokalarien konbinatuak defentsak partida bikaina egin du eta horrela Montenegro izarrak geldiarazi ditu Mediterraneoko Jokoetako finalean 27 eta 23 nagusitzeko eta urrezko domina irabazteko. Balentria errepikatu dute, 2005ean Almeriako Jokoetan ere urrea poltsikoratu baitzuten.
Emozioz beteriko garaipena izan da gaurkoa Ivet Musons hegalekoari eskaini diotelako. Ivet asteazkeneko Italiaren kontrako neurketan lesionatu zen eta ezker belauneko lotailuak hautsi zituen.
Neurketa gogorra izan da baina Carlos Viverren jokalariek euren izaera bortitza atera dute kantxara eta horrez gain Mercedes Castellanos atezainak, 14 gelditu egin ditu aurkarien erasoei ederto aurre eginda.