Joan Crespo dominetatik gertu, Chourraut eta Elosegi berriz mundialeko finaletatik at
13-iraila-2010

Joan Crespo dominetatik gertu, Chourraut eta Elosegi berriz mundialeko finaletatik at

(2010/09/13) kanalaren egoera zailak erabat baldintzatu du txapelketa

Aurreko egunetan zenbait aldaketa eragin zituten eguraldiak, jausitako euriteek kontu handiarekin ibiltzea eskatzen zien piraguistei. Asteburuan zehar sorpresa nabarmenak izan dira faboritoen artean eta hauetariko asko geratu dira finalera iritsi ezinda. Horietako bat Maialen Chourraut gipuzkoarra K-1-ean. Munduko ranking-ean hirugarre sailkatua izan arren arazoak izan zituen finalerdian eta egindako akats baten ondorioz 16. postuan amaitu zuen bere lana. Bestalde, eta maila berean, emaitza bikaina lortu zuen Jone Otaño gazteak, orain arteko emaitzarik aipagarriena lortuz eta etorkizunerako kontutan izan beharreko piraguista dela erakutsiz. Beste faboritoetako bat euskaldunen artean, Ander Elosegi irundarra, finaletatik kanpo geratu zen C-1ean bi segunduko zigorra jaso eta gero 14. postuan amaituz.

Albiste pozgarria eman zuen Joan Crespok K-1-ean. Piraguista gazteak bigarren txanda bikaina burutu zuen eta gutxitaik ez zen podiumera igo, jasotako zigorrak bi segundu atzerapena eragin zion eta ondorioz dominetatik kanpo geratu zen. Xabier Etxanizek zuzentzen duen taldean Jordi Domenjo kataluniarra izan zen domina lortu zuen bakarra, C-1ean Estanguet eta Martikan izarren atzetik amaitu zuen lan bikaina burutz.

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago