31-martxo-2026

"Zenbat eta euskaldun gehiago hor goian, gero eta hobeto"

Janire Gonzalez-Etxabarri

Janire Gonzalez-Etxabarri Europako txapeldunarekin hitzegin dugu Zarautzen

Janire Gonzalez-Etxabarri oso pozik dago asteburu honetan lortutako emaitzekin, Europako zirkuituko sailkapen nagusiko titulua eman dion Marokoko garaipenarekin. Basque Teameko lantalde biomediku-teknikoaren aholkuei jarraituz hartu zuen Australian atseden hartzeko erabakia eta asmatu egin zuen. Hemendik aurrera, anbizio handiko helburuei eustea da zumaiarraren asmoa. 
 
“Oso gustura eta oso harro egindako lanagatik. Hau baino lehenago lesio bat eduki nuen Hawaiin eta ezin izan nuen azken bi Challengerretan lehiatu eta hilabete zailak izan dira erabakiak hartzen, baina orain gustura” dio. 
 
“Erabaki zailak dira baina bakoitzak bere buruari begiratu behar dio eta kasu honetan aukeratu genuen Australiara ez joatea, Maroko bi aste t’erdi beranduago zelako eta berregokitazapenerako hobea zelako, eta harro hartutako erabakiarekin” ziurtatu du. 
 
“Hiru hile dauzkagu belauna ondo jartzeko eta uztailean arazorik ez edukitzeko eta lan asko dago aurretik baina gogoa ere bai ondo jartzeko eta lasaitasunarekin surfa egiteko” azpimarratu du Janirek. 
 
“Nadia, Annette, Adur… kirolari asko izan dute denboraldi oso ona, bakoitzak bere aldetik baina euskal surfa osotasunean hartuta, gehiago. Emaitza on asko eta esperientzia on asko izan ditugu eta oso positiboa izan da eta ea hurrengoa are positiboagoa den”. 
 
“Denen helburua CTra iristea da eta ikusita Nadia hor dagoela, Nadiarekin batera zirkuitu hori egitea berezia izango zen, txikitatik kriston lagunak garelako, zenbat eta euskaldun gehiago hor goian, gero eta hobeto” bukatu du gipuzkoarrak. 

Honekin lotutako berriak

06-abuztu-2026

Basque Teameko Janire Gonzalez-Etxabarri surflariak irabazi du Qualifying Serieseko Boardmasters Yeti Pro txapelketa

Informazio gehiago
29-uztaila-2026

MATX PODCASTA 03: Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria

Informazio gehiago
12-uztaila-2026

Basque Teameko Kai Odriozola surflariak hirugarren postua eskuratu du Qualifying Serieetako Lacanau Pron

Informazio gehiago
25-ekaina-2026

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflaria etxera itzuli da, lau hilabetez nazioartean lehiatzen ibili ondoren

Informazio gehiago
22-ekaina-2026

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflaria podiumeko hirugarren tokira igo da Championship Tourreko Saquarema Pro proban

Informazio gehiago
04-maiatza-2026

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflariak historia egiten jarraitzen du, Snapper Rocksen hirugarren amaituta eta Munduko top 10ean sartuta

Informazio gehiago