MATX PODCAST 6: Lide Erbina
01-abendua-2025

MATX PODCAST 6: Lide Erbina

Lide Erbina

Basque Team Fundazioak bere kirolarien inguruko istorioen zabalkunderako saio berria da honakoa. Matx-ekin, tokiko kirolaren sare sozialarekin, elkarlanean, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusteko asmoz jaio da saioa. 

Basque Teamek eta tokiko kirolean erreferente den Matx sare sozialak euskal kirolarien beste aldea erakusten duen bideopodcasta ekoiztu dute. Fundazioaren beka duten eta masiboak ez diren kiroletan nazioartean lehiatzen diren kirolariek parte hartu dute solasaldietan. Ez dira ohiko kirol elkarrizketak; kirolaz hitz egiten bada ere, protagonisten beste alderdi ezazagunagoa azalaratzea du helburu saioak. 
 

Sei kapitulu
Lehen gonbidatua Mikel Linacisoro eskalatzailea izan zen, bigarrena Eukene Larrarte txirrindularia, hirugarrena Keoni Lasa surflaria, laugarrena Klara Olazabal piraguista, bosgarrena  Iñigo Llopis igerilaria eta seigarrena eta lehen denboraldiko azkena, Lide Erbina errugbi jokalaria. “Oso gustura ari gara kirolariekin. Asko ireki zaizkigu eta euren alde intimoa, saltseroa eta gertukoa erakutsi nahi dugu”, dio saioko aurkezle Aratz Losadak. “Serio jarri gara, gai sakonak ere landu ditugu, eta, noski, gure izaera ganberroari eutsiz, momentu batzuetan, jolasean edo estutasunen batean ere jarri ditugu gonbidatuak” gaineratu du. Matx podcastaren lehen denboraldiak sei kapitulu izan ditu. Abuztuan eta abenduan izan ezik, gainontzeko hilabete guztietan saio berri bat ikusteko aukera izan dute sare sozialeko eta Basque Teameko jarraitzaileek. Entzuteaz gain, saioa ikusteko aukera ere egongo da. 

Kapitulu guztiak www.matx.eus sare sozialean ikusi ahal izan dira inon baino lehen. Era berean, Basque Teamen plataforma digitalek, Matx-enek eta Tokikom taldeko hainbat komunikabidek ere eskaini dituzte saioak euren webguneetan, telebistetan eta irratietan. 

Hainbat helburu 
Saioaren helburuei dagokionez, erantzun bateratua eman nahi izan dute Matx-eko eta Basque Teameko arduradunek: “Eragile txikiek egiten duten lana aitortu nahi dugu, eta kirol minoritarioei ikusgarritasuna ematea da gure nahia. Kirol masiboez haragoko erreferenteak sortzea, alegia. Azkenik, sareetan entretenimendua eskaintzen duten euskarazko kirol edukien beharra identifikatu genuenez, indarrak batzeko aukera paregabea zela ikusi genuen”. 

Gogoratu behar da, gainera, Basque Team Fundazioa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikaren sailaren barruan kokatuta dagoela eta arreta berezia duela euskararen erabileraren sustapenean. Goi mailako kirolariak horretan laguntzeko agente paregabeak dira, gizartearen eredu direlako. Euskaraldian ere parte hartu dute eta honakoa urtean landutako bigarren mugarri nagusia da zentzu horretan. 

Honekin lotutako berriak

09-martxo-2026

Anton Legorburu Basque Teameko errugbi jokalariak zilarrezko domina lortu du Vancouverreko World Seriean

Informazio gehiago
04-uztaila-2025

“Jomuga gisa ditugu Jokoak, eta Los Angelesen domina bat berriz lortzea dugu helburu”

Informazio gehiago
29-ekaina-2025

Anton Legorburuk, Basque Teameko errugbi jokalariak, zilarrezko domina irabazi du Europako Txapelketan

Informazio gehiago
09-uztaila-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresen selekzioak zilarra irabazi du Hanburgoko Europe Championshipean eta bigarren bukatu du sailkapen nagusian

Informazio gehiago
27-ekaina-2023

Amaia eta Lide Erbina eta Anne Fernández de Corresek bosgarren bukatu dute Europako Jokoetako errugbi txapelketan

Informazio gehiago
27-ekaina-2023

Anne Fernandez de Corresek eta Lidek eta Amaia Erbinak Italiaren aurkako partida irabazi dute eta Europako Jokoetan bosgarren edo seigarren postua lortzeko borrokatuko dira arratsaldean

Informazio gehiago