Euskal curlinga saritu dute Basque Team Zentroan 
10-maiatza-2025

Euskal curlinga saritu dute Basque Team Zentroan 

Mikel Unanue

Oihanek eta Leire Otaegik, Mikel Unanuek eta Sergio Vezek Espainiako Batzorde Olinpikoaren domina jaso dute Espainiako Izotz Federazioaren eskutik, eta Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak lagunduta

Gorka Iturriagak, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Frank Gonzalez eta Xavier Cherta hartu ditu Basque Team Zentroan, Espainiako Izotz Kirolen Federazioko presidentea eta idazkaria hurrenez hurren, eta lekua utzi die, bi erakundeen arteko lankidetza adeitsuaren barruan, Oihane eta Leire Otaegi Mikel Unanue eta Sergio Vez curling jokalariei Espainiako Batzorde Olinpikoaren domina emateko. Saria emateko ekitaldian Juan Cruz Euskadiko Neguko Kirolen Federazioko presidentea ere izan da.

Unanue, Vez eta Otaegi ahizpek jaso dute garaikurra euren kirol merezimenduengatik. Orain arte antolatu diren zortzi Munduko Txapelketa mistoetatik zazpitan lehiatu dira. 2015ean Bernan jokatutako lehen edizioan parte hartu zuten, eta 2016an Iparpolok jokatutako edizioan eta 2020an eta 2021ean pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zirenetan izan ezik, gainerako guztietan lehiatu dira. Bereziki nabarmendu behar dira 2018an Kelownan (Kanada) eta 2023an Aberdeenen (Eskozia) lortutako zilarrezko dominak, eta iaz, 2024an, Aberdeenen lortutako laugarren postua.

Laurek sekulako palmaresa dute. Nazioartean lauren artean 103 txapelketa, 847 partida eta 25 domina dituzte pilatuta, eta estatu mailan, Txuri-Berri taldea ordezkatuz, 10 aldiz izan dira txapeldun talde mistoen modalitatean, 2012 eta 2025 artean.

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago