Gracia Alonsoren selekzioak zilarrezko domina poltsikoratu du Pariseko Jokoetako 3x3 saskibaloian
05-abuztu-2024

Gracia Alonsoren selekzioak zilarrezko domina poltsikoratu du Pariseko Jokoetako 3x3 saskibaloian

Gracia Alonso de Armiño bilbotarrak, Vega Gimeno, Sandra Ygueravide eta Juana Camilionekin batera, ezin izan du podiumera igo, baina merituzko bigarren postua lortu du Alemaniaren aurka 17-16 galduta.

Partida 3-0eko partzialarekin hasi da, teutonen alde, barneko presentzia indartsuagoa aprobetxatu dute, bai errebotean, bai zutoineko jokoan. Espainiak aldea murriztu du falten kudeaketa onari esker 4-4 berdindu arte. Handik gutxira aurretik jarri da, hiru puntuko aldea lortzeko nahikoa izan den defentsari esker (6-9).

Alemaniak aurkariaren abantaila txikitu du eta puntu bakarrera jarri da bi minutu eta erdirekin (11-12). 15-15eko berdinketarekin azken segundoak jokatu dira, Juana Camilionek baloia galdu eta Sonja Greinacherrek hirukoa sartu duenean. Camilionek aldea murriztu du, baina Gracia Alonsoren jaurtiketak ez du sartu nahi izan.

Kayak kros modalitate berrian, Maialen Chourrautek agur esan die 2024ko Pariseko Olinpiar Jokoei, final-laurdenetan kanporatuta geratu baita. Lasartearra hirugarren geratu da serie gogor batean, Vaires-sur-Marneko kanalean. Sailkatze proban ere Chourrautekin lehiatu zen Noemie Fox australiarra gailendu da proban, Jessica txapeldun olinpikoaren arreba.

Futbolean Beñat Turrientes, Aimar Oroz eta Jon Pachecoren selekzioak Marseillako harmaila biziek bultzatutako Marokoko talde gerlariaren kontra markagailiua irauli du eta ostiralean finala jokatuko du Parisen Frantziaren aurka.

Ur-poloan Alberto Munarrizen taldeak 8-10 irabazi dio Frantziari atariko faseko bosgarren eta azken partidan. David Martinen mutilek irudi erabakiorra erakutsi dute final-laurdenei begira.

Honekin lotutako berriak

26-martxo-2026

Basque Team KORRIKArekin!!!

Informazio gehiago
06-martxo-2026

Basque Teamek goi mailako kirolean berdintasunarekin duen konpromisoa indartzen du 

Informazio gehiago
25-otsaila-2026

‘Baloreetan BAT’ proiektuak goi mailako kirolaren balioak hezkuntza sistemara hurbiltzen jarraitzen du

Informazio gehiago
23-otsaila-2026

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak bere ibilbide olinpikoa profesionaltasunarekin uztartuko du

Informazio gehiago
12-otsaila-2026

Lucas Eguibar eta Alvaro Romero final-laurdenetara eta final-zortzirenetara iritsi dira, hurrenez hurren, Milano-Cortinako Jokoetan

Informazio gehiago
11-otsaila-2026

Heldu da Lucas Eguibar eta Alvaro Romero Basque Teameko snowboardlarien hitzordua, Milan-Cortina 2026ko Jokoetan

Informazio gehiago