'BAT To Paris' dokumental sortaren bigarren atalak surfa izango du ardatz
02-maiatza-2024

'BAT To Paris' dokumental sortaren bigarren atalak surfa izango du ardatz

Nadia Erostarbe

Dokumental-bilduma osatzen duten 10 atalak igande goizez eskaintzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ programan (11:30)

Aste honetan, Basque Team Fundazioak ekoiztutako ‘BAT To Paris’ telesailak surfa izango du ardatz, ‘Ustekabekoa egia bihurtuz’ izeneko atalarekin.

Kapitulu honen protagonista nagusia Nadia Erostarbe da, azken urtean gehien nabarmendu den euskal surflaria. Sailkapen olinpikoa bilatzeaz gain, estatu mailan WCT zirkuitora, zirkuitu gorenera, igotzen lehen emakumea izatetik oso gertu egon da.

Emisioaren ardatza Nadiaren istorioa da, hasieratik gaur egunera arte, baina narrazioan pisu handia hartzen du, flashbackak erabiliz, 2024ko otsailean Puerto Ricoko Munduko Txapelketan gertatutakoak, Nadia Erostarbek, azkenean, Tahitin egingo den Parisko Joko Olinpikoetako surf txapelketan parte hartzeko txartela lortu baitzuen bertan. Nadia izan zen kirol honetan Joko batzuetarako sailkatu zen historiako lehen euskalduna, baina iragarpen guztien aurka, ez da euskaldun bakarra izango Tahitin. Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Andy Crierek ere txartela lortu zuten eta Teahupooko olatu mitikoan lagunduko diote. Hitzordu handi honetara elkarrekin joateak betiko lotuko ditu.

‘BAT To Paris’
2024ko Pariseko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan lehiatzeko borrokatu diren euskal kirolarien ahalegina Euskal Telebistan apirileko azken asteburutik aurrera astero eskaintzen diren erreportajeetan islatzen da. ‘BAT to Paris’ek, ‘BAT To Rio’‘BAT To Pyeongchang’‘BAT To Tokio’ eta ‘BAT To Beijing’ programen lekukoa hartu du, aipatutako saioek aurreko udako eta neguko hitzordu olinpiko eta paralinpikoetan parte hartu zuten euskal kirolariak aurkeztu baitzituzten, antzeko formularekin.

Erreportaje sorta honek ikus-entzunezko istorio handien osagaiak biltzen ditu, kirolarien ametsak, erronkak eta gainditzeko irrikak kontatuta. Programak pertsonen profil hori du ardatz, ikuslea haien borrokan eta asmoetan inplikatzeko helburuarekin.

‘BAT to Paris’Korima Films ekoiztetxeak egina, astero ematen da pantaila txikian, igandeetan, ETB1eko ‘Helmuga’ saioaren barruan. Saio bakoitzak 10 minutu inguruko erreportaje bat du. Beraz, Joko Olinpikoak eta Paralinpikoak gertatu baino aste batzuk lehenago, ikus-entzuleek Parisko hirian lehiatzeko sailkapena lortzeko borrokan aritu izan diren euskal kirolarien zati handi bat ezagutzeko aukera dute.

Programak irudi ikusgarriak eta ikus-entzunezko baliabide modernoenen erabilera barne hartzen ditu.

Basque Team Fundazioa
Fundazioa 2007an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakunde publikoak. Hasieran bezala, BASQUE TEAMen helburua baliabide ekonomikoak eta era guztietako zerbitzuak (medikoak, teknikoak, psikologikoak, komunikaziokoak, laneratzekoak eta ikasketen arlokoak…) ematea da, profesionalak ez diren euskal kirolariei, haien parte-hartzea errazteko eta nazioarteko lehiaketarik gorenetan bikaintasun-emaitzak lortzeko.

Honekin lotutako berriak

18-urria-2025

Annette Gonzalez-Etxabarrik bigarren amaitu du Challenger Serieetako Saquarema Pro txapelketan eta Championship Tourrerako txartela ematen duten postuetan sartu da

Informazio gehiago
14-iraila-2025

Janire Gonzalez-Etxabarri Basque Teameko surflaria, Munduko txapeldun El Salvadorren

Informazio gehiago
12-iraila-2025

Aitor Francesena etxera itzuli da munduko txapeldunaren tituluarekin

Informazio gehiago
08-iraila-2025

Aitor Francesenak seigarren aldiz bereganatu du Munduko txapelketa 

Informazio gehiago
03-abuztu-2025

Annette Gonzalez-Etxabarri surflariak hirugarren amaitu du, ezustekoa emanda bere debutean US Openean

Informazio gehiago
28-uztaila-2025

Matx podcasta 03: Keoni Lasa

Informazio gehiago