Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek Lee Valleyko Munduko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute
21-iraila-2023

Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek Lee Valleyko Munduko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute

Maialen Chourraut

Olatz Arreguik ezin izan du sailkapen kanporaketa gainditu

Maialen Chourrautek eta Pau Echanizek eslalom piraguismoko Lee Valleyko Munduko txapelketako finalerdietarako txartela lortu dute gaur, kayaken banakako lehen jardunaldian.

Hiru domina olinpiko dituen palistak argi du zein den bere helburua Munduko txapelketa honetan; hau da, 2024ko Pariseko Jokoetarako plaza bat lortzea, horregatik ez du aukera galdu zuzenean sailkatzeko bere eguneko lehen jaitsieran, bigarren bat egin beharrik gabe. Lasartekoak ezarritako estrategia jarri du praktikan: nabigazio garbia ziurtatzea, agian motelagoa, baina behar baino arrisku gehiago hartu barik. Maialenek akatsik gabeko jaitsiera burutu du, 16. postuan bukatzeko (zuzenean 20 piraguista pasatzen ziren finalerdietara) 90.59ko denborarekin (+3.80).

Maialenek baino gehiago sufritu du Pau Echanizek finalerdietarako txartela ziurtatzeko. Lehen jaitsiera 34. postuan amaitu du, eta, ondorioz, bigarren jaitsiera bat egin behar izan du; gainera, ordu bete atzeratu egin dute, herrian izandako euriteengatik. Pasea eskuratzeko zain egon behar izan du, baina azkenean bigarren jarduketan lortu du, seigarren geratu baita 81,95eko (+1.73) kronoarekin eta penalizaziorik gabe.

Eguna, ordea, ez da hain atsegina izan Olatz Arreguirentzat. Donostiarrak 38. plazan amaitu du lehen seriean, seigarren atean ukitua eginez. Bigarren jaitsieran gipuzkoarraren atsekabea are handiagoa izan da. Lehen atearen kontra jo du, eta, oztopo horri mentalki buelta emateko gai izan den arren, 19. atea ez du pasatu du eta 50 batekin zigortu dute. Olatzek 44. postuan bukatu du, 146.86ko denborarekin (+58.11).

Bihar kanoetako finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte. Klara Olazabalek 11:45etan izango du finalerdia eta Miren Lazkanok 11:51ean (Euskadiko orduak). 

Honekin lotutako berriak

18-maiatza-2026

ZORU PELBIKOA: Aktibazioa eta erlaxazioa

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

ZIKLO MENSTRUALA: Beharrezkoa osasunerako eta errendimendurako

Informazio gehiago
12-maiatza-2026

Taburik eta isilunerik gabe, GELDIEZINAK-IMPARABLES proiektuak emakumeen kirola eraldatzeko lanean jarraitzen du

Informazio gehiago
08-maiatza-2026

‘Matx’ podcastaren, goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakutsiko duen saioaren, bigarren denboraldia hasiko da

Informazio gehiago
07-maiatza-2026

Basque Team Fundazioak eta Laboral Kutxak goi mailako kirolarien laneratzea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Informazio gehiago
05-maiatza-2026

‘Basque Team 2026 Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Informazio gehiago