basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 09
martxoa
2018

Jon Santacanak bihar hasiko du Pyeongchangeko parte-hartzea jaitsierarekin

Basque Teameko Jon Santacana kirolariak bihar, martxoaren 10ean, izango du Euskadiko 01:30etan, Pyeongchangen jokatuko dituen bost probetatik lehenengoa. Hauek bosgarren Jokoak izango dira donostiarrarentzat.

Jaitsi Jon Santacanaren profila eta ordutegiak

Zortzi urterekin Joni Stargardt gaixotasuna diagnostikatu zioten; hau da, ikus-eremua eta ikus-zorroztasuna murrizten duen gaixotasuna. Gaur egun ikusmenaren ehuneko 5 baino ez du Jonek, baina berak dioen moduan, garrantzitsuena ez da bere begiek ikusten dutena baizik eta bere buruak “ikusteko” duen gaitasuna. Gurasoek berari eta anaiari naturarekiko eta aire librean egindako kiroleliko zaletasuna igorri zieten eta hortik jaio zen Jonek bere ogibide bihurtu duen eskiari dion maitasuna.

Arrakastaz beterik egon diren urte hauetan guztietan lau Paralinpiar Jokotan (Salt Lake City, Torino, Vancouver eta Sotxi) irabazitako zortzi dominak nabarmentzen dira (horietatik hiru urrezkoak) eta bere gida Miguel Galindok egindako lana ere ezinbestekoa izan da. 2002tik lehiatzen dira elkarrekin eta zirkuituan berezia eta bakarra den gidatzeko era garatuta, erreferente bilakatu dira goi mailako eski egokituan.

Bere kirol ibilbideko azken fasean Jonek lasaitasuna aurkitu nahi du eta Pyeongchangeko hitzorduan orain arte gozatu duena baino gehiago gozatzea, eta merezitako bizi-saria irabaztea espero du zinez.