basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Aritz Aranburu

Surfa
Jatorria Zarautz
Bizilekua Zarautz
Jaiotza 1985-08-30
Kirola Surfa

Bio

Aritz Aranburu Euskadik eman duen kirolari onenetakoa da. Arrantzale familia xume batetik dator, bere arrakastaren zutabe nagusia. Bere mamak sareak konpontzen zituen eta bere aititak txipiroiak ekartzen zituen Getariatik. Bere aitona hondartzako mutil guapoena zela esaten zuten gaztetan eta berarekin txalupan egindako paseoak ondo gogoratzen ditu Aritzek. Bi urterekin “paipoak” lapurtzen zituen hondartzan eta hiru urterekin bat oparitu behar izan zioten. “Power txiki” deitzen zioten, hain txikia izan arren hanketan zuen indarragatik.

Sus influencias fueron Kelly Slater, Andy Irons y Tom Curren, aunque también le gustaban Shane Powell y Kalani Robb. Ordutik argi erakutsi zuen trebetasuna bazuela eta itsasoari so egiteko era berezia bazuela. Betidanik Aritzi Zarautzetik pasatzen zen Munduko txapelketak arreta deitu izan dio: surferako taulak, jendearen mugimendua… Aitortzen du ezin zuela lorik egin txapelketaren aurreko egunetan. Jaurnartzea egiteko surfeko taula bat eskatu zien gurasoei eta ustekabean, egun batean garajera eraman zuten eta bere lehen taula oparitu zioten. Zazpi urterekin hasi zen bere lehen olatuan hartzen. Kelly Slater, Andy Irons eta Tom Curren izan ziren bere erreferenteak, baita Shane Powell eta Kalani Robb ere.

Aitor Francesena “Gallo” izan zen berarengan gehien sinestu, eta entrenatu zuena. Fede ikaragarria zuen Aritzengan eta WCT zirkuitura helduko zela adierazi zuen. Denborak arrazoia eman zion, aurreikuspenak bete egin ziren eta 10 urte geroago Aritz Munduko onenen artean sartu zen.

Birak egiteko indar ikaragarria dauka, ur asko ateratzen du eta horrek puntu extra bat ematen dio epaileen erabakietarako. Tuboak dituzten olatuak irakurtzeko gaitasun itzela dauka; badaki non jarri behar den eta zein den olatu onena. Olatuak txikiak direnean bere surfa ez da hain ikusgarria eta aireko maniobrak menderatzen dituzten surflarien estiloa txundigarriagoa izan daiteke; dena den, horrek helburua lortzea ez zion galarazi.

Aritz Aranburuk gailurrari eutsi dio beti, nahiz eta WCT-tik kanpo egon. Betiko surfaren aldeko apustua egiten du: ertza gehiago erabiltzen jarraitzea, gogor zapaltzea, bira indartsuak egitea eta olatua baino gehiago izatea, olatua lehertu dozunaren sentsazioa edukitzea. “Horri eutsi diot beti eta eroso sentitu naiz horrela. Ez da ahaztu behar surfa gauzak adierazteko era bat dela. Gimnasia erritmikoan zehaztasunez neurtzen den ariketa batekin alderatuta ezberdina da, surfean olatu guztiak desberdinak direlako, hausten direnean zu moldatu behar zarelako horretara. Erronka bat bestearen atzetik” adierazi du Aritzek.

Kirol honetan gorenera iristen estatu mailako lehen surflaria (eta Europa mailan bosgarrena) izan zen Aranburu 2007an. Bi denboraldi egin zituen maila horretan, surfeko izarrekin batera. Gainera zirkuitu horretara itzuli zen 2014an. Sailkapena inoiz baino zailagoa zen, zirkuitua elitistagoa eta konplikatuagoa zelako. ASP-k (Surflari Prosfesionalen Batzordea) WCT-an 45 surflarietatik 32ra murriztea erabaki zuen. Lehiaketa formatua ere askoz konplikatua zen eta aukera gutxiago ematen zituen. Hala ere, Aritzek balentria errepikatu zuen eta surflari onenen taldean sartu zen berriz.

Orain, zirkuitu pribatuan aritzeaz gain, Tokioko Jokoetan lehiatzeko plaza bat lortzea da bere helburua. 2019ko Miyazakiko Munduko txapelketan 31. postuan amaitu zuen.

Palmaresa

04
ekaina
2023
Surfa

Aritz Aranburuk, Keoni Lasak eta Garazi Sanchezek ez dute hirugarren kanporaketa gainditu eta El Salvadorreko Munduko Surf Txapelketan jarraituko dute bigarren aukerakoan

Pauline Adok txapelketa nagusiari eutsi dio Keoni Lasa laugarren txandarako pasetik oso gertu egon da Surf City El Salvadorren jokatzen ari diren World Surfing Games txapelketan. Zarauztarrak txanda gogorra eduki du, baina ez da erabaki bere azken olatua puntuatu arte, txandako 20 minutuak amaituta zeudenean. Keonik sailkapena ukitu du La Bocanako olatuan, behin baino gehiagotan […]

19
otsaila
2022
Surfa

Aritz Aranburuk irabazi du Capítulo Perfeito txapelketa

Basque Teameko surflaria bigarren aldiz nagusitu da tuboak ardatz dituen ekitaldi honetan Aritz Aranburuk askotan erakutsi du bere ibilbidean tuboak direla bere maniobra gogokoena, bere surf trinko eta indartsuarekin bikain ezkontzen dena. Gaur berriro erakutsi du errege izaten jarraitzen duela olatuek sortzen dituzten korridore harrigarri hauetan sartzeko orduan. “Capitulo Perfeito” Portugalgo Carcavelos hondartzan tube rider […]

23
abuztua
2020
Surfa

Aritz Aranburu, Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketako txapeldunorde

Aritz Aranburuk gogor egin du lan Abanca Pantin Classic Galicia Pro taldeko bigarren postua lortzeko. Txapelketa hau 2011n irabazi zuen, baina gaur azken garaipena Vasco Ribeirok eraman du, garaipena eskuratzeko faboritoetako batek. Gizonezkoen koadroa laugarren kanporaketarekin hasi da gaur goizeko bederatzietan eta egunean zehar Aritz lau aldiz sartu da uretara. Lehen txandan Maxime Huscenot, Joaquim […]

13
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburuk bigarren aukerako bosgarren errondan esan dio agur Miyazakiko Munduko txapelketari

Itsasoko baldintzak hobetu dira gaur Miyazakiko surfeko Munduko txapelketako hirugarren erronda jokatzeko. Hala ere, albiste ona izango zena okertu egin da Aritz Aranbururentzat, zarauztarra txapelketa nagusian gaur izan duen lehen txandan kanpoan geratu delako. Basque Teameko kirolaria hasieran sailkapeneko buru jarri den arren, gauzak aldatzen hasi dira erdialdera eta nahitxo zaildu dira bukaeran. Hirugarren errondan […]

12
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburu erraztasunez igaro da Miyazakiko Munduko surf txapelketako hirugarren errondara

Berriro ere itsasoan baldintza eskasak izan dira Miyazakiko Munduko txapelketako bigarren errondan, gizonezkoen lehian. Itsasoa olatu oso txikiak eskaintzen ari da. Surflariak ahalik eta olatu onenak hartzen saiatzen dira iristen zaien eskaintza murritzari etekina ateratzeko, baina ez da batere erraza. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela jokoan dute, eta baldintza egokienak ez eduki arren, maila […]

10
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburuk lehen erronda arazo barik gainditu du Miyazakiko Munduko surf txapelketan

Miyazakiko Munduko txapelketan itsasoaren baldintzak zeharo aldatu dira gaur. Atzo emakumeek jardunaldi oso luze eta gogorra izan zuten olatuei dagokienez, eta gaur gizonek lehiaketari ekin diote itsaso lasaiago bati aurre eginda. Arrazoi honengatik Aritz Aranburu uretara sartu da espero zena baino askoz beranduago, baina sartu denean ez du arazorik izan lehen erronda aise gainditzeko. Txapelketa […]