Xabier
Olano

BIO

Xabier 2004an hasi zen piraguismoan, freestyle modalitatean, estatuko hainbat ibaitan parte hartuz eta 2007ko Kanadako Munduko txapelketarako sailkatuz. Freestylean olatu onenak surfeatzea zen bere xedea eta hori dela eta azken urteetan mundu osotik bidaiatu du olatu handien bila.

Gaur egun kayaksurfa ere egiten du, agian freestylea baino gehiago gustatzen zaion modalitatea eta Basque Teameko beka eman diona. Freestylean bezala, baldintza egokiak bilatuz, olatu onenak surfeatzen disfrutatzea da bere helburu nagusia. Donostiako Itsas-Klubean, Zurriolan, Muroan, Pico del Loron, Tenisean edo Pikuan entrenatzen da normalean, Mundakako edo flyscheko olatuak ere bilatzen dituen arren.

2006an hasi zen lehiatzen eta 2007an kayaksurfeko euskal selekzioko junior taldetik deitu zioten. Hurrengo urte guztietan selekzioko kide izan da.

Kayaksurfeko Euskal Selekzioarekin bost aldiz izan da Munduko txapeldun. Selekziokako frogetan, 2007-tik hasita, sei Munduko txapelketa jokatu dira, eta bostetan lortu dute garaipena.

Gure nagusiak

Babesleak