Pablo
Feijoo

BIO

Nire jaioterrian, Donostian, hasi nintzen errugbian jokatzen, Atletico Bera Bera taldean eta hor hazi eta hezi nintzen, talde horrekin 2001ean Ohorezko B Mailara heldu ginen. Madrilgo Unibertsitatean informatika ikasten hasi nintzen arren, Bera Berarekin jokatzen jarraitu nuen, astelehenetik ostegunera klaseetara joanda, eta ostiraletan Donostiara entrenatzera etorrita.

Horrela eman nituen urte batzuk eta ikasketak Italian jarraitzeko asmoa nuenean, 20017an Ingalaterrako Leicester Tigers taldearen eskaintza jaso nuen, Guiness Premiership txapelketaren barruan profesional moduan aritzeko. Maletak egin eta Ingalaterrako eta Europako punta-puntako talde horretan probatzea erabaki nuen. Tigersera heldu nintzenean utzita jokatu nuen National Division Two-ko (Ingalaterrako hirugarren maila) Waterloo RFC taldean. Egokitzapen fase baten ondoren, Tigersera bueltatzea zen hasierako ideia. Urte horretako azaroan El Salvador taldeak eskaintza bat egin zidan baina azkenean fitxaketa ez zen gauzatu eta Ingalaterran geratu nintzen denboraldi osorako, Waterloo taldean Ingalaterrako liga eta kopa jokatzeko. Denboraldi hura bukatu zenean Espainiako Ohorezko Mailako CRC Madrid taldearekin fitxatu nuen, Ingalaterrako National Division One mailako beste talde batzuen eskaintzak izan banituen ere. Madrilgo taldeak ikasketak amaitzeko aukera eman zidan. 2008-2009 denboraldian Espainiako ligako jokalari onenaren saria eman zidaten. Madrilen jokatu ostean, Valladolid-eko Cetransa El Salvadorren aritu nintzen eta ondoren Bera-Berara, etxeko taldera, bueltatu nintzen. Orain Rioko Olinpiar Jokoen sailkapenerako buru-belarri nabil lanean.

2002an debutatu nuen Espainiako Selekzioarekin eta harrezkero hainbat aldiz izan naiz titular, medio scrum postuan. Zazpiko errugbiko estatuko selekzioan, unibertsitateko selekzioan eta Euskadiko selekzioan ere jokatzen dut.

Gure nagusiak

Babesleak