PabloCarrera
BIO
Estatuko taldeko kidea da 2006tik. Pescaran (Italia) egindako Mediterranear Jokoen 16. edizioan 10 metroko aire pistolan eta 50 metroko pistola librean urrezko dominak lortu zituen taldearen kide izan zen. Lehen proban Jokoen bi errekor hautsi zituzten eta bigarrenean Espainiako errekorra gainditu zuten. Mersin-en (Turkia) egindako hurrengo edizioan 10 metroko aire pistolan titulua berretsi eta 50 metroko pistola librean brontzea eskuratu zuen.
2009an Kroazian jokatutako tiroko Europako Txapelketan pistola librean seigarren bukatu zuen eta urte bat geroago Munich-en (Alemania) jokatutako tiroko Munduko Txapelketan parte hartu eta brontzea eraman zuen Pablo Garcia eta Miguel Gimenezekin batera Pistola Libreko 50 metrokoan.
2012an aire pistolako 10 metrokoan Europako Txapelketa bereganatu zuen Vierumakin (Finlandia) eta 2013an brontzea erdietsi zuen txapelketa berdinean, Odensen (Danimarka).
Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan, bere lehen parte-hartze olinpikoan eta lehiaketan, laugarren izan zen Aire Pistolako 10 metroko probako sailkapen fasean eta diploma olinpikoa irabazi zuen seigarren izanda finalean.
2016a ere urte ona izan zen. Gyorren Europako azpitxapeldun izan zen eta sailkapena lortu zuen urte horretako Rio de Janeiroko Jokoetarako. Horietan hamargarren bukatu zuen 10 metroko aire pistolan eta bederatzigarren 50 metroko pistola librean.
Azken bi urteetan azpimarragarriak dira Fort Benningeko Munduko Kopan lortutako dominak, brontzea banakako lehian eta urrea taldekako lehia mistoan, Sonia Franquetekin batera. Estatuko taldeko kidea da 2006tik. Pescaran (Italia) egindako Mediterranear Jokoen 16. edizioan 10 metroko aire pistolan eta 50 metroko pistola librean urrezko dominak lortu zituen taldearen kide izan zen. Lehen proban Jokoen bi errekor hautsi zituzten eta bigarrenean Espainiako errekorra gainditu zuten. Mersin-en (Turkia) egindako hurrengo edizioan 10 metroko aire pistolan titulua berretsi eta 50 metroko pistola librean brontzea eskuratu zuen.
2009an Kroazian jokatutako tiroko Europako Txapelketan pistola librean seigarren bukatu zuen eta urte bat geroago Munich-en (Alemania) jokatutako tiroko Munduko Txapelketan parte hartu eta brontzea eraman zuen Pablo Garcia eta Miguel Gimenezekin batera Pistola Libreko 50 metrokoan.
2012an aire pistolako 10 metrokoan Europako Txapelketa bereganatu zuen Vierumakin (Finlandia) eta 2013an brontzea erdietsi zuen txapelketa berdinean, Odensen (Danimarka).
Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan, bere lehen parte-hartze olinpikoan eta lehiaketan, laugarren izan zen Aire Pistolako 10 metroko probako sailkapen fasean eta diploma olinpikoa irabazi zuen seigarren izanda finalean.
2016a ere urte ona izan zen. Gyorren Europako azpitxapeldun izan zen eta sailkapena lortu zuen urte horretako Rio de Janeiroko Jokoetarako. Horietan hamargarren bukatu zuen 10 metroko aire pistolan eta bederatzigarren 50 metroko pistola librean.
Azken bi urteetan azpimarragarriak dira Fort Benningeko Munduko Kopan lortutako dominak, brontzea banakako lehian eta urrea taldekako lehia mistoan, Sonia Franquetekin batera.
Gure nagusiak
Babesleak