MaialenGarcía
BIO
Hasieran saskibaloi jokalaria izan bazen ere, Maialen Garciak belar-hockeya aukeratu zuen bere lagunei esker. Eurek kirol hau praktikatzea erabaki zuten eta berak haien pausoak jarraitzea erabaki zuen. Ikastetxean taldekako edo banakako kirolak egiteko aukera zuten, eta hasiera batean saskibaloiaren aldeko apustua egin arren, hockeyra aldatu zen 12-13 urte zituela. Jendearekin harremanak izateko eta beste leku batzuk ezagutzeko ematen zion aukera gustatzen zitzaion.
Real Sociedad eta Jolaseta klubetan aritu izan da eta nazioarte mailan Alemaniaren kontrako lagunarteko batean egin zuen debuta, Terrassan, 2009an.
Interiorismoa ikasi du eta taldekideekin kafeak hartzea gustatzen zaio, multzoa trinkotzeko modua dela iruditzen zaiolako. Denbora librean bizikletan ibiltzea eta hondartzatik paseoak ematea gustuko du.
Basque Teameko beka 2017ko Europako txapelketan lortutako bosgarren postuagatik erdietsi du.
Gure nagusiak
Babesleak