Juanjo
‘Kako’ Aramburu

BIO

Tiroarekin lehen harremanak bere aita eta osabaren eskutik izan zituen Irungo inguruko mendietan. Ehizan ibili zen lehen eguneko oroitzapen onak ditu. Ehizako jardunaldia ez zen espero bezala atera, eta arma bat eman zioten tiro batzuk jaurtitzeko. Ondo egin zuela esan zioten. Harrezkero aldamenean izan du beti eskopeta. Apurka-apurka ikasten joan zen, kirol honen gorengo mailara heldu eta nazioarte mailan erreferente bilakatu arte.

Gaur egun San Marcial-eko tiro-eremuan eta Las Gabias-eko (Granada) Juan Carlos I Errendimendu Altuko Zentroan praktikatzen du. Bi instalazio horietan 15.000 plater inguru hausten ditu urtero.

Bere kirol ibilbidean nabarmenak dira 2008ko Beijingo Olinpiar Jokoetan zortzigarren postuagatik lortutako diploma, Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan izan zuen parte hartzea (23. amaitu zuen), 2011n Belgradeko Munduko Txapelketan erdietsitako urrezko domina, 2007an Granadakoan eskuratutako zilarra eta 2014an Nicosian bereganatutako brontzea. 2013an Abu Dhabiko Munduko Kopako proban urrea irabazi zuen, eta brontzeak 2006an Suhlen, 2011n Al Ainen, 2013an eta 2016an Nicosian eta 2018an Changwonen.

‘Kako’k Ingenieritzako ikasketekin uztartu du tiroa. Naturarekin lotutako guztia gustatzen zaio, batez ere ehiza eta arrantza.

Gure nagusiak

Babesleak