Eli
Pinedo

BIO

12 urte nituela hasi nintzen eskubaloian jokatzen, eskolan. Amurrion infantiletan jokatzen ari nintzela Euskadiko selekziorako deitu ninduten. Kadete eta Jubenil mailak Eibarko Arraten osatu nituen, eta 18 urterekin bilakatu nintzen profesional Bera Bera-rekin fitxatuz. Donostian 5 denboraldi osatu ostean kanpora irtetea erabaki nuen: 3 urte Valentzian, 3 Lizarran eta Danimarkan 1. Kanpora irten nintzen lehen egunetik garbi izan nuen noizbait etxera itzuliko nintzela berriro, eta 2011ean gertatu zen hori. Orain jada 10. denboraldia osatzen ari naiz Bera Beran, beti etxean bezala sentiarazi nauen kluba.

Honekin lotutako berriak

04-urtarrila-2024

Eli Pinedo eskubaloi jokalari ohiak bere bizitza berria erakusten du ‘Geldiezinak’ telesailaren hamargarren atalean

Informazio gehiago

Gure nagusiak

Babesleak