AitorGarmendia
BIO
10 urte nituela piraguismo ikastaro batean eman nuen izena lagun batekin, eta segidan sartu nintzen taldean. Ohi den bezala K1 delakoarekin hasi nintzen, baina behin Javi Arruek C1-ean proba egiteko esan zidan, eta harrezkero ia ez naiz berriro K1 batean eseri. Infantiletan, eskola mailan, emaitza onak lortzen hasi nintzen, eta gazte promesen Espainiako Txapelketa ere irabazi nuen. Gerora Teknifikazio Gunea sortu zen eta klubarekin entrenatzetik han aritzera pasatu nintzen Aritzekin. Lehen urteak ez ziren oso onak izan, oso gutxigatik talde nazionaletik kanpo geratzen nintzen beti (U23 junior), baina azken urteetan, asko sufritu arren sekula ez dut amore eman, eta iritsi dira emaitza batzuk: 23 urtez azpiko Europako Txapelketako dominak eta Brasilgo 23 urtez azpiko munduko txapelketako 4.postua, esaterako.
Gure nagusiak
Babesleak