basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Kerman Lejarraga

Kirolariak
Jatorria Morga
Bizilekua Morga
Jaiotza 1992-02-19
Kirola Kirolariak

Bio

Kerman Lejarragak hamarkada bat darama boxeoan. ‘Morgako Errebolberra’ 17 urte zituela hasi zen kirol horretan, eta gorengo mailan debuta egin aurretik zenbait lorpen eskuratu zituen: Bizkaiko eta Euskadiko txapelketak irabazi zituen, All Star Neoprofesionala irabazi, eta Etorkizuneko Txapeldunak lehiaketan aritzeko hautatua izan zen.

Behe mailetan egindako lan horri esker egin zuen profesionaletarako jauzia, Txutxi del Valle prestatzailearen eskutik. Egun, 27. postuan dago munduko boxeatzaileen Pro Rankingean.

Lejarragak Bilboko La Casillan egin zuen profesionaletako debuta, 2013ko maiatzean, Jair Cortesen aurka. Estreinako aldi hartatik 2019ko martxora arte borrokaldi guztiak irabazi ditu, 27-0-0 marka ezarri zuelarik. Tartean, welter pisuko WBA gerrikoa jantzi zuen 2016ko martxoan, Lazslo Toth garaituta. Espainiako txapeldun izan zen, berriz, 2017ko azaroan, José Del Río azpiratuta.

Halaber, Europako gerrikoaren jabe egin zen 2018an, Bradley Skeeteri bigarren asaltoan irabazita. Urtebete geroago galdu zuen Europako gerriko hori, 2019ko martxoan, David Avanesyanen kontra, Bilbon. Urte bereko irailean bigarren aldiz galdu zuen Avanesyanen aurka, gerrikoa berreskuratzeko saiakeran.

Lejarragak 2019ko azaroan egin zuen superwelter pisurako jauzia, eta irabazi egin zuen lehendabiziko borrkaldi hartan. Lehen asaltoan gainditu zuen Anderson Clayton, Bartzelonako Vall D’Hebron pabilioian. Hala, 28-2ko marka du profesionaletan.

Palmaresa