28-maiatza-2014

BASQUE TEAM-EKO SEI PIRAGUISTA SLALOMEKO EUROPAKO TXAPELKETAN LEHIATUKO DIRA OSTIRALETIK AURRERA VIENAN

Basque Team-en babespean diharduten sei piraguista (Maialen Chourraut, Irati Goikoetxea, Ander Elosegi, Jon Ergüin, Samuel Hernanz eta Joan Crespo) 2014ko denboraldiko lehenengo proba handian lehiatuko dira, Vienan ostiralean hasi eta igandea arte jokatuko den Slalomeko Europako Piraguismo Txapelketan. Era berean, beste hiru euskal palista (Miren Lazkano, Klara Olazabal y Aitor Garmendia) banakako kanoa probetan neurtuko dira.

Lehiaketa, joan den abuztuan Austriako hiriburuan inauguratu ziren Verbund-Wasserarenako instalazio ikusgarrietan antolatuko da. Europako lehiaketa honen ondoren, nazioarteko hurrengo hitzordua, irailean Estatu Batuetan jokatuko den Munduko Txapelketa izango da.

Hauexek dira Europako Txapelketan lehiatuko diren Basque Team-en babespeko kirolariak:

•    MAIALEN CHOURRAUT (K1): nazioarteko lehiaketara itzuli da, 2013an ama izan ondoren. Brontzezko domina lortu zuen Londresen 2012an, eta Rio-n, 2016an, bere hirugarren Olinpiar Jokoetan, domina errepikatzea espero du. Europar Txapelketan bosgarren postua lortu zuen 2011n (hauxe da podiumera igo ez den lehiaketa bakarra). Emakumezkoen K1 kategoriako finalerdiak eta finala igandean jokatuko dira, ekainak 1, 09:30etatik 15:30etara bitartean.
•    IRATI GOIKOETXEA (K1): finalean sartu eta Munduko Txapelketarako sailkatzeko asmoz bertaratu da.
•    ANDER ELOSEGI (C1): azken bi Olinpiar Jokoetan eta 2011ko Europako Txapelketan laugarren postua lortu ondoren, nazioarteko proba handi bateko podiumera igotzen saiatuko da lehenengo aldiz. Gizonezkoen C1 kategoriako proba larunbatean jokatuko da, maiatzak 31, 09:00etatik 15:45era bitartean.
•    JON ERGÜIN (C1): euskal palistarik beteranoena da, eta iazko Europako Txapelketan lortutako laugarren postua hobetzen saiatuko da.
•    SAMUEL HERNANZ (K1): zilarrezko domina lortu zuen 2011ko Europako Txapelketan —lehiaketa honetako podiumera igo den euskal palista bakarra da—, eta seigarren postua iazkoan. Londresko Jokoetan lortutako bosgarren postuak final handirako faboritoen artean kokatzen du. K1 kategoriako finalerdiak eta finala larunbatean jokatuko dira, maiatzak 31, 09:00etatik 15:45era bitartean.
•    JOAN CRESPO (K1): finalera iristeko asmoz eta Europako Txapelketaren azken edizioan lortutako 19. postua hobetzeko asmoz abiatu da.

Basque Team-ek babestutako kirolariez gain, beste hiru euskal palistak ere parte hartuko dute Europako Txapelketan: Miren Lazkanok eta Klara Olazabalek (emakumezkoen C1 kategorian) eta Aitor Garmendiak (gizonezkoen C1 kategorian).

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

Honekin lotutako berriak

20-azaroa-2015

PATXI PEULA GASTEIZTARRAREN PRENTSA AGERRALDIA, ARGENTINAN JOKATU DEN ABIADURAZKO PATINAJEKO MUNDUKO TXAPELKETAN URREZKO, ZILARRREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINA BANA ESKURATU ETA GERO

Informazio gehiago
15-iraila-2015

BASQUE TEAM-EKO ULTRA LASTERKARIAK ASIER CUEVAS 100 KILOMETROTAKO MUNDUKO ETA EUROPAKO TXAPELUNORDE HERBEHERETAN

Informazio gehiago
10-iraila-2015

MAIDER UNDA GAUR GAUEN ARITUKO DA MUNDUKO TXAPELKETAN, LAS VEGASEN. OLINPIAR JOKOETARAKO SAILKATZEKO AUKERA DU, HIRUGARRENEZ LORTU NAHI DU HOR

Informazio gehiago
11-abuztu-2015

“DOMINA IRABAZLEEN ARTEAN EGOTEA DA RIO-RAKO DUDAN HELBURUA”, ESAN DU PABLO CARRERAK, GAUR GOIZEAN AZERBAIANEN DOITASUN TIROAN JJOO-ETARAKO PASAPORTEA LORTU ONDOREN

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago
24-ekaina-2015

PRENTSAURREKO DEIALDIA: NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Informazio gehiago