Markel Fernandezek Basque Team Zentroan aurkeztu du pista estaliko Munduko txapelketan lortutako zilarra 
24-martxo-2026

Markel Fernandezek Basque Team Zentroan aurkeztu du pista estaliko Munduko txapelketan lortutako zilarra 

Sopelako kirolariak, Paula Sevilla, David Garcia Zurita eta Blanca Hervasekin batera, aparteko lasterketa sinatu zuen Torunen (Espainiako errekorra hautsita), eta podiumeko bigarren tokira igo zen 4×400 metroko lasterketa mistoan 

Markel Fernandez zuzenean iritsi da gaur Loiuko aireportutik Basque Team Zentrora. Bertan entrenatzen da, eta balorazioak ere egiten dizkiote, Iago Hermida entrenatzailearen eta erakundeko talde biomediko-teknikoaren begiradapean. Zentrora iritsi denean, Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzaileak eta ia egunero Sopelakoa nola prestatzen den ikusten duten gainerako pertsonek harrera egin diote gaur.

Markel Fernandez bizkor ari da hazten atletismoaren munduan eta asteburu honetan  bere palmaresari batu dizkion azken garaikurrei, Espainiako txapelketa tarteko, beste bat gehitu dizkie Polonian jokatu duten pista estaliko Munduko Txapelketan 4×400 metroko errelebo mistoan zilarrezko domina bereganatuta. Probak Munduko txapelketako programan egin du aurten debuta. Fernándezek, Paula Sevillak, David Garciak eta Blanca Hervasek osatutako taldeak 3:16.96an gelditu zuen kronoa, Espainiako errekorra hautsiz, Belgikak irabazi zuen lasterketan (3:15.60). Brontzea hasieran Jamaikarentzat izan zen 3:17.13ko markarekin, baina minutu batzuk geroago lehen aldaketa irregularrarengatik deskalifikatua izan zen, eta Poloniak itxi zuen podiuma (3:17.44).

Markelen lana laukotean argia zen: dena ematera irtetea, kale librera iristean ahalik eta ondoen jartzeko, Paula ondo kokatuta uzteko. Lehenengo kaletik irteteak kalte egin zion lehen txandan, eta lekukoa azken postuan eman zion taldekideari, gerra-zauriren bat utzi zion atleta holandarraren etengabeko oldarraldien artean. Hala ere, lehen aldaketaren unean izandako iskanbilagatik sortutako nederlandarren eta estatubatuarren arteko erorikoak mesede egin zion taldeari.

Paula Sevilla ez zen kaltetua izan eta laugarren postuan hasi zuen bere ibilbidea. La Solanako atletak bete-betean sartu zuen laukotea dominen lehian David Garciari eman zionean posta, honek aukera babestu zuen eta podiumari eutsita Blanca Hervasi, banakako lehian Torunen finalista izan denari, eman zion.

Madrildarrak bere indarrak kudeatzen jakin zuen. Jamaikako Leah Andersonengandik metro bat baino gehixeagora mantendu zen, Justuna Swiety-Ersetic poloniarrak behar baino gehiago hurbildu gabe, eta lasterketa azken txanpan errematatu zuen karibetarra gainditzeko eta zilarrezko domina lortzeko, Espainiako errekorra eginda: 3:16.96 (aurrekoa 3: 17.12 zen).

Markel Fernandezek 4×400 errelebo mistoko proban parte hartuko zuela ziurtatuta zuen, baina Munduko rankingaren azken eguneratzeek, gainera, 400 metroko lasterketan lehiatzeko aukera eman diote pista estaliko Munduko Txapelketa batean egindako debutean. Banakako lehia horretan finalerdietarako txartela lortu zuen, eta 12. postuan amaitu zuen.

Markelek Poloniara joan aurretik esaten zuen asteburu honetakoa “denboraldiko hitzordu garrantzitsuena” izango zela, ondoren aire libreko Birgminghameko Europako Txapelketa izango duen arren. “Ondo ari gara lanean eta gauzak ateratzen ari dira. Asko zaintzen naute eta pozik nago egiten ari naizen denboraldiarekin. Orain pastelaren gingilaren bila goaz”, zioen. Poloniara parte hartzera ez ezik, lehiatzera ere joango zela ziurtatu zuen. Eta horrela gertatu zen. 

Honekin lotutako berriak

21-martxo-2026

Markel Fernandezek zilarra lortu du pista estaliko Munduko Atletismo Txapelketako 4×400 metroko mistoan

Informazio gehiago
13-apirila-2025

Majida Maayouf Basque Teameko kirolaria, Europako txapeldunorde maratoian

Informazio gehiago
11-martxo-2025

Markel Fernandezek Apeldoorneko Europako Indoor Txapelketako 4×400 metrokoan irabazitako zilarrezko domina aurkeztu du etxean 

Informazio gehiago
09-martxo-2025

Markel Fernandezek zilarrezko domina irabazi du Apeldoorneko Europako Indoor Txapelketako 4×400 metrokoan 

Informazio gehiago
11-abuztu-2024

Majida Maayouf Basque Teameko atletak 17. postuan amaitu du Parisko Jokoetako maratoia

Informazio gehiago
08-uztaila-2024

BAT TO PARIS

Informazio gehiago